Zambia eta Zimbabwen artean 1956an Zambezi ibaian Kariba presa erraldoia eraiki zutenean, Noe Operazioa jarri zuten abian europarrek, harrapatuta gelditutako milaka animalia salbatzeko. Aldiz, han bizi ziren 50.000 pertsonak ez zituen inork erreskatatu, eta euren bizitokiak eta lur emankorrak utzi behar izan zituzten.
Rhodesia, 1956. Kariba presa eraikitzeko lanak abiatu ziren, Zambezi ibaiaren arroan. Handik lau urtera amaitu zuten 128 metro luze eta 579 metro zabal den zementuzko hesia eta urtegia urez betetzen hasi ziren. 1963an iritsi zen ura maila gorenera; Zambeziren lautada alubiala urak estali zuen, eta hura etorkizunerako jauzi itxaropentsua izan zen proiektua bultzatu zutenentzat.
Baina proiektua abian jarri zutenak ez ziren bertakoak, europarrak baizik. Ipar eta Hego Rhodesia –egungo Zambia eta Zimbabwe– britainiarren esku zegoen eta haiena izan zen ekimena. Rhodesiarrak presa Kariban egitearen aurka zeuden, baina kanpoko “aditu” talde batek erabaki zuen kokapena, haiek kontuan hartu gabe. Harresia eta zentral elektrikoa eraikitzeko lanak Impresit italiar kontsortzioari esleitu zizkioten, eta proiektua Andre Coyne ingeniari frantziarrak diseinatu zuen.
Karibak “tranpa” esan nahi du batonga hizkuntzan, haitzarteak zeuzkan arriskuen seinale, eta bertakoek Nyaminyami ibaiaren jainkoa hortxe bizi zela uste zuten; eta presa eraikitzean jainko sugea haserretuko zela ere bai. Urtegia bete zutenean milaka eta milaka animaliek beren habitata utzi behar izan zuten. Asko irtenbiderik gabe geratu ziren, uharteetan edo zuhaitzetan bakartuta.
Bertakoek Nyaminyami ibaiaren jainkoa hortxe bizi zela uste zuten; eta presa eraikitzean jainko sugea haserretuko zela ere bai
Eta orduan “salbatzaile txuriek” Noe Operazioa jarri zuten abian, bertakoen sinesmenei entzungor, salbamenduarentzat izen kristaua aukeratuta. 7.000 animalia inguru erreskatatu zituzten, eta kasu deigarrienen berri lau haizetara zabaldu; esaterako, errinozero bat salbatzeko, 7 orduko jazarpen arriskutsuaren ondoren, baltsa batean 12 milia egin behar izan zituztenekoa. Baina zuhaitzetan bakartuta geratu ziren eta hosto guztiak jan ondoren goseak hil zituen ehunka tximinoez ez zuen inork hitz egin.
Animalia espezierik kaltetuenetakoa gizakia izan zen. 50.000 pertsonak baino gehiagok utzi behar izan zituzten bizitokiak eta labore lur emankorrak, gehienak Batonga tribukoak. Argindarra, eskolak, ospitaleak… promestu zizkieten arren, gogoz kontra alde egin behar izan zuten. Lur garaiago eta hareatsuagoak landu behar izan zituzten, sail alubial emankorren truke. Beren bizimodua galdu zuten, eskatu ez zituzten ustezko onuren truke.
60 urte joan dira urtegia bete zutenetik eta, egun, Karibako urtegia ustiatzen duen Zesco (Zambia Electricity Supply Company) enpresak Gwenbe-Tonga ekimena jarri du abian presak eragindako ingurumen eta gizarte kalteak arintzeko asmoz. Iraganean ez bezala, bertako komunitateek parte hartuko omen dute proiektuaren fase guztietan. Eta Nyaminyami jainkoaren eskultura bat ere badago Kariban (irudian), bere bizitokia suntsitu zuen hormatzarrari begira. Kinuok nahikoak al dira Batonga tribuaren eta ibaiaren jainkoaren haserrea itzaltzeko?
Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]
Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]