Espekulazio hitza kapitalismoarekin lotua da guztiz nire iruditegian. Hitz hori entzuten dudanean, burtsa, kriptotxanpon eta abarrekin espekulatzen duten pertsonengan pentsatzen dudanean, aitortu behar dizuet tripak nahasten zaizkidala. “Diruarekin” ondo espekulatzeko oso pertsona informatua izan behar zara, gizakion gizarteetan balio ekonomikoa duten ondasun eta zerbitzuen gorabeherak ezagutu eta dirua handik hona mugitu, etekinaren bila.
Baina askotan, jokabide hori ikusita, ni neu ere nolabait espekulatzailetzailea naizela ohartzen naiz. Hau da, teknologiei lotuta ni ere banabil gauzak nondik joango diren pentsatzen denbora guztian. Ez ditut gauzak zerotik irudikatzen, dagoen informazioa erabilita agertoki ezberdinen inguruan espekulatzen aritzen naiz. Beraz, nolabait, hitz horrekin harreman berriak josten hasi behar izan dut.
Espekulatzeko grina leku ugaritatik pizten zait. Behin, autobusean nengoela, irratian Tecnaliako ikertzaile batek (ez dut izena gogoratzen) irratian honakoa esan zuen: "ChatGPT bezalako adimen artifizialek gaitasuna dute egitura duten hizkuntzak zerotik ikasteko, gutxieneko sarrera datuak badituzte, nahiz eta hizkuntza asmatua izan". Nire irudimena piztu egin zen, eta automatikoki honakoa espekulatzen hasi nintzen: eta adimen artifizialek animalien hizkuntza ulertzeko gaitasuna izango balute? Zer elkarrizketa mota izango genituzke animaliekin? Entzuteko prest egongo ginateke esateko dutena? Nola aldatuko luke horrek gure munduaren egituraketa?...
Ulertzen dut animalien hizkuntzak gorputz eta jokabideekin harreman handia duela, baina, espekulatzen jarrita, animaliek elkar ulertzen badute, zergatik ez lituzke ulertuko horretarako trebatua izan den adimen artifizial batek? Sentsore ezberdinekin harreman ezberdinen datuak jasoko lituzkeen adimen artifizial batek? Espekulaziorako tartea hartzeak horrelako emaitzak ere badakartza, eta azkenaldian, hitz honekin gusturago sentitzen hasia naiz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]