Hondarribiko baserria

Baserri ingurunea dramen gertakari izan da berrietan, eskopeta eta hondeatzailea bitartekari. Notizietako baten arabera, Moskenea zuen izena, eta akabatua izan da. Bere haragia harri eta egurrezkoa bazen ere, bere desagerpenak inpaktua sortu eta tristura ekarri du. Hondarribiko lurretan luze bizi izandakoa zen, XVI. mendetik belaunaldiz belaunaldi denborari eutsi dio, eta denboraren ondorioak ikusgai zituen. Zaharra zen, zahartuta zegoen, hor bere xarma eta kondena. Berreraikitzeko baimena jaso, eta eraitsi egin dute. Bizirauteko pilula eskatu eta antrax eman diote. Moskeneak haginkada bat utzi du lurraldean.

Ekintza bortitzaren atzean dauden haragizko egileen azpijokoa nolakoa izango ote zen. Jabe eta eraikitzailearen arteko ausardi eta lotsagabekeriak zer-nolako argudioak izango zituen batak besteari planaren zilegitasunaz konbentzitzerako garaian. Eraikitzaileak, eraispenarekin mozkin gehiago eta lana errazagoa izango zelakoan, “lasai, ez da inor enteratuko” lasaigarria sinetsaraziko zion jabeari. Edo jabeak luzatuko zion eraikitzaileari, “lasai, ezagutzen ditut horrelako kasuak eta ezer gutxi gertatu da”, edo inpunitatearen eta harropuzkeriaren ebidentzia izan zitekeen: “Lasai, lagunak ditut goiko estamentuetan eta babestuko naute”.

Nola iritsi daiteke norbait horrelako arriskua hartzera eskuhartze-lanek suposatzen duten diru-inbestitze handiarekin. Jabeak amets handia izan behar du Moskenearen ordezko berritu bat desiatzeko, eta Moskenearekiko inolako atxikipenik ez izan aldi berean.

Arkitektura-ondare batean bizi direnei askotan entzun izan diet kexu, “ezin dut ezer egin nire etxean” esanez. Baliteke ondareen mantenurako dirulaguntza eskasa gertatzea eta zenbait arau murriztaileegiak izatea, baina ondare eraikin batean bizikide izatea ohore bat da eta maitasun harreman bat sortu beharko litzateke bizitokiarekiko, berezko izaera ulertu eta zaintzeko adina maitasun.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2023ko maiatzaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude