Egitura sendoak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arkitektura eta poesia uztartu zituen Joan Margaritek. Zenbaitzuek bi diziplinen arteko loturaz galdetzen zioten, bi jardun horiek bateratzea ezohikoa zelakoan. Halakoetan, bi alorrek antzekotasun handiak zituztela erantzuten zuen berak; izan ere, Margariten ustez, egitura sendoak eraikitzea izan behar du helburu arkitektoak nahiz poetak, eremu bakoitzaren lehengaiak eta teknikak gorabehera.

Egitura sendoak eraiki zituen egile katalanak artearen bidez; heldulekuak. Euskarri horietan, berak maiz aipatzen zuen moduan, kontsolamendua bilatzen zuen. Eta ez da sobera harritzekoa hala aritu izana: pasarte latzak izan zituen bizitzan, eta, besteak beste, bi alabaren heriotza jasan behar izan zuen. Eraikin askoren arkitektoak aterperik ezaren gordinkeria ere ezagutu zuen.

Etxean ditudan Margariten lanak berriz hartu ditut azken aldian. Horietan, bere bibliografian garatu zuen joera batez ohartu berri naiz: une jakin batetik aurrera hasi zela hitzatzeak idazten liburuetan. Nonbait, urteak pasatu ahala, epilogoetara jo zuen deliberatuki: liburua idatzita, gogoetaren bidez, prosazko elkarrizketa proposatzen zion irakurleari. Eskribitutako eraikina sendotzeko asmoz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude