Chichen Itzako zuzendaria kanpora!

  • Horixe da Chichen Itzako komunitate indigena egunotan aldarrikatzen ari dena. Marco Antonio Santos Ramirez eremu arkeologikoko zuzendaria da 2014tik, baina indigenek haren dimisioa eskatu dute.

(Argazkia: Hugo Borges)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Santosek ez omen die artisauei beren lanak saltzen uzten, turismo-gidariei eremuan sartzea galarazten omen die, eta nekazariek ezin dituzte historikoki haienak izan diren lurrak landu. Gainera, Santosek indigenei buruz mespretxuz hitz egiten duten grabaketak daude, eta maieraz hitz egitea debekatzen dietela ere salatu dute.

INAHk indigenen eskakizunak entzun ditu, baina oraingoz ez du erantzunik eman. Mexikoko gune arkeologiko arrakastatsuena –2022an 2.5 milioi bisitari jaso zituen– porrot egiten ari da bertako komunitatearekiko harremanetan.


Turismoa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.