“Masifikazioan turistek dute eragina, baina saltzen den festa irudia nafarrok ere elikatzen dugu”

  • Iruñeko Alde Zaharrak bizi dituen gentrifikazio eta turistifikazio arazoei aurre egiteko ekimena sortu du AZ sare komunitarioak: 'Nahiko AZ'. Proiektua aurkeztu dute  ostegunean Plazaran. Eta asteburuan, auzoaz hausnartuko dute antolatutako auzo topaketetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 17an - 09:10
Asier Capodevilla 2024ko elkarrizketa batean. Euskalerria Irratia
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iruñeko Alde Zaharrean AZ ekimenak sare komunitarioaren auzo jardunaldiak, auzo topaketak, antolatu ditu beste urte batez. Urriaren 17 eta 18 izango dira eta gentrifikazioa edo turistifikazioa bezalako gaiak izango dituzte ardatz.

Gentrifikazioak auzoaren izaera aldatzen du, hustu, eta berri bat ematen dio, kanpo begirada batek sortua. Turistei zuzendutako komertzioak geroz eta gehiago dira Alde Zaharrean Cabodevillaren ustez. “Prozesu demografiko bat da. Auzo bateko biztanleria ordezkatzen du beste klase bateko biztanleria batengatik. Orokorrean diru gehiago daukatenak eta horiek sortzen dute auzoko estruktura berri bat”, azaldu du.

Azken urteotan sortutako hiri-eredu berri horren parte parrandarako hiri gisara saldu izana. Eta hori, ez da soilik kanpotik datorren arazoa, “baizik eta nafarrok ere elikatzen dugun arazoa”, iritzi dio.

Guzti honi aurre egiteko lehendabiziko urratsa “auzoan antolatzea” dela uste du Cabodevillak. Hartara, auzo bizigarria egiteko eta Alde Zaharrean auzo bat bizi dela aldarrikatzeko  Nahiko AZ taldea sortu dute. Ostegunean aurkeztu dute ekimena Plazaran.


Turismo masiboa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...