“Santo Domingoko merkatuko espezializazio proiektua Iruñearen gentrifikaziorako beste urrats bat da”

  • “Elkarrekin ehuntzen dugun merkatua” ekimena sortu dute Santo Domingoko merkatuaren egoera eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko. Comiruñak kudeatuko du Santo Domingoko merkatua eta espezializazio proiektu batean sartzea proposatu du

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 3an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñean hiru merkatu ditugu: Bigarren Zabalgunekoa, Ermitagañakoa eta Santo Domingo kalekoa. Azkeneko hau nagusiki erakunde pribatu batek kudeatzen du baina hemendik bi urteetara, beste biak bezala, Komiruña Iruñeako erakunde publikoaren esku egotera pasatu da. Aldaketa honekin batera, udalak espezializazio proiektu bat plazaratu zuen. Honen arabera, merkatu bakoitzak izaera zehatza izango du eta, beste hiri batzuetan gertatu den bezala, alde zaharrekoak gourmet izaera hartzea litzateke ideia.

Egoera honen aurrean, Santo Domingo merkatuaren nortasun eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko “Elkarrekin ehuntzen dugun merkatua” ekimena sortu dute. Asanblada hiritarren bidez parte-hartze sakon bat bilatzen dute non pertsonek iritzia emateaz gain, informazioa aztertzen duten ere. 

Mikel Gortari, AZ sare komunitarioko kidea, Metropoli Forala saioan egon da eta azpimarratu nahi izan du proiektu hau gentrifikaziorako beste urrats bat dela. "Azkeneko hilabeteetan, batez ere, alde zaharra saltoki multinazionalez betetzen ari da eta honekin batera denda txikien itxiera dator."

Urrira arte luzatuko diren batzar hauen helburua Santo Domingoko merkatuari buruzko hainbat hausnarketa egitea da, merkatu honen iraunkortasuna bermatzeko, dinamismo komertziala hobetzeko eta hiriaren espazio publiko, sozial eta kultural gisa betetzen duen eginkizuna indartzen laguntzeko.

 


Hirigintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Lorategiak

2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko otsailaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Kexak

2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.