Desazkunde turistikoaren aldeko topaketak egingo dituzte Donostian

  • BiziLagunEkin plataformak antolatuta, turistifikazioari aurre egiten dioten eragileen topaketak egingo dituzte urriaren 24 eta 25ean Donostian. Topaketa horietan dozena erdi tailer eta mahai-inguru izango dira, Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta eskualdek jasaten duten turistifikazioaren inguruan gogoeta kolektiboa egiteko asmoarekin.

Euskal Herri osoko talde eta norbanakoek hartuko dute parte topaketetan. Joseba Parron (CC BY-SA 4.0)

2025eko urriaren 1ean - 11:53
Azken eguneraketa: 2025-10-23 16:18
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko hamaika txokotan eragin du turisfikazioaren olatuak. Bizilagunei zuzenen eragiten dien eredu horren aurrean zenbait talde eratu dira lurralde osoan, eta horien guztien esperientziak batzeko helburuarekin antolatu ditu topaketak BiziLagunEkin taldeak.

Turistifikazio ereduak arduratzen dituen Euskal Herri osoko talde eta norbanakoei zuzenduta dago ekimena. Donostiako plataformak lau helburu definitu ditu: eragileek elkar ezagutzea, gaiaren inguruko Euskal Herriko ikuspegi orokorra biltzea, gogoeta egin eta etorkizunari begira elkarlanerako oinarriak jartzea. Hitzaldi eta saio orokor guztietan bermatuko da euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez jarraitzeko aldibereko interpretazioa.

Egitarau zabala prestatu dute bi egun hauetarako. Turistifikazioak etxebizitzaren arloan izan duen eraginaz edota lurralde bizigarrien inguruko mahai-inguruak batetik, eta dozena erdi tailerretan parte hartzeko aukera bestetik. Besteak beste, turismoak dakarren prekarizazioa, eredu horren aurreko alternatibak eta euskararen gaineko eragina landuko dituzte. Topaketen inguruko informazio guztia BiziLagunEkin elkartearen webgunean duzue eskuragai. Izen ematea era bertan egin behar da.


Turistifikazioa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 17
Usoa otso

2025eko irailaren 10
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...