Euskal Herriko Arkitekto Elkargoko lehen 16 arkitekto-emakumeen belaunaldia omendu dute, eta horietariko 12 Donostiako Arkitektoen egoitzara bertaratu dira omenaldia jasotzeko. Lehen arkitekta aitzindariak gazteak dira gizonekin konparatuz; gizonena 1930. urtekoa eta emakumeena 1967koa. 70eko hamarkadan lehen emakume belaunaldia jaio zen (ia denak bizirik egun). Frankismoan unibertsitate ikasketak burutu eta ondoren profesioan hasi ziren.
Emakume arkitekto goiztiar hauetako gehienek diote arkitekturarako bidearen erabakia modu apalean egin zutela, inork ez zuela bokazio goiztiarrik azaldu, ez direla arkitekto gurasoen kume. Garaiko estereotipo bati jarraitu zioten: matematikan onak eta margotzea gustuko zuten. Aho batez kontatu dute ondo pasa eta gogobetegarri eta atsegin handiz ibili direla arkitekturan, izan irakaskuntzan zein eraikuntzan. Baita lanordu luzeko ikasketak eta lanbidea dela ere.
Arkitekta belaunaldi honek bidea egin du, gizonen artean. Askok senar arkitektoa dute (egun ere ohikoa da bikote arkitektoena). Ibilbideak kutsu politikoa izanda ere, ez dute horren jabekuntzarik. Baten batek matxismorik gabeko lanbidea egin duela esan du inkluso. Profesio eta amatasunaren zailtasunak ez du aipamenik izan, normaltasun-zailtasunen poltsan onarturik. Gure belaunaldiari dagokio irakurketa politizatua egitea, arkitektaren bizitza profesionala duina izan dadin, gizonenaren adina.
Eskerrak:
María Teresa Capdevila Bermejo
María Rosario Frías Sagardoy
María Antonia Frías Sagardoy
Teresa Unzurrunzaga Goicoechea
Maite Zelaia Errazu
Rakel Martínez de Ubago Fernández
Aurora Barrio Suárez
María Jesús Zueco Royo
Mari Paz Larrumbide Moreno
Carmen Gómez Daroca
Ana María Fernández Alday
Isabel Cámara Guezala
María Isidra Busturia Bilbao
María Pilar Frías Sagardoy
Amaia Jaurrieta Osés
Cristina Fontán Villanueva.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]