Euskal unibertsitate sistema, publiko?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken hilabeteotan EAEko Hezkuntza Legearen inguruan eztabaida sakon eta interesgarria (ber)piztu da euskal gizartean, eta agerian geratu da hezkuntzak dituen erronken artean jatorriak eta maila sozio-ekonomikoak eragindako segregazioari aurre egitea dagoela.

Eztabaida hezkuntza ez-unibertsitarioan kokatu bada ere, lege-aurreproiektuan jasotzen den euskal hezkuntza zerbitzuaren eta “euskal” unibertsitate sistemaren arteko antzekotasun handia ikusten dut nik. Izan ere, definizio horren barruan parekatzen dira EHU publikoa eta “irabazi-asmorik gabeko” bi unibertsitate pribatu; sistema duala kolokan jarri da soilik enpresek bultzaturiko zentroak gurean ezarri nahi izan direnean, azken horiek euskal sistematik kanpo kokatuz, eta elitistatzat hartuz.

Askotan izendatzeak maskaratzen du errealitatea eta, sistema barruan egonda ere, maila sozialak mugatzen ditu pertsona askoren ikasteko aukerak (unibertsitate publikoak ere ez ditu bermatzen). Beraz, hezkuntzaren eskubidea jaiotzatik goi ikasketak burutu arte bermatzeko aukera bakarra publikoan inbertitzea da, guztiona izan dadin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude