Joan den azaroaren 11n hil da Claudius de Cap Blanc. Bere buruaz beste egin du, tiroz, 69 urtetan. Gizon hori eroa zen, zioen administrazioak, ontasun naturala andeatzen zuelako, eta diru publikoz sustengatu arte garaikide ofiziala gaitzesten zuelako. Zizelkari hori zinezko artista zen, diote bere hurbilekoek: berezko ikuspegi etiko eta estetikoa zeukan gizakiaren historiaz, gizakia eta izadiaren arteko harremanez, emetasunaz. Presuna bera ezezaguna dut, baina haren obra ikusteko parada izan dut. Haren heriotzak hunkitu nau, artista gisa gutxietsia eta zigortua izan delako, eta horrengatik fin gaizto egin duelako.
Egiazko izena Jean-Claude Lagarde zuen, eta 1953an sortu zen, Okzitania Pirinioetako Ariège eskualdean, laborari etxe batean, bederatzi haurrideko familian. Eskola gazterik utziz eta anitz bidaiatu ondoan, berrogei bat urtetan hasi zen zizelkadura bitxiak egiten. Garai hartan, bere ideia zen ohartaraztea Historiaz dugun ezagutza partziala dela, Historiak “ziloak” dauzkala, eta frogatzea asmakizunez bete daitezkeela zilo horiek. Irudikatu zituen makinak edo pertsonaiak, izan ez direnak, baina izan zitezkeenak, eta menturaz gure giza kezkak konpontzen jakinen zuketenak, adibidez, Kalte zuzentzailea, Isuri alderantzikatzailea, Baketzailea, Hitz pisagailua, Iragana ezabagailua. Obra bakoitzarendako, Claudius de Cap Blanc-ek azalpenak eman zituen, makina egile eta pertsonaia fiktiboen biografiak garatuz, alegiazko testuinguru historikoak zehaztuz, beti umorea edo ironiarekin. Affabuloscope (“Alegiaskopoa”) deitu museoa ere apailatu zuen Mas d’Azilen, berak, zizelkadura horiek erakusteko.
Azken hamabost urteetan, berriz, “bulbagrafo” bihurtu zen, berak zioen bezala. Hain zuzen ere, Jean Clottes-en hitzaldi bat entzun zuen 2007an, bulbaren zeinuaz historiaurreko artean, eta geroztik argi izan zen harentzat homo sapiensaren bilakaeran, aluaren zeinua izan dela, duela 38.000 urte, lehen sinboloetarik. Claudius de Cap Blanc-en ustez, emetasunari gorazarre egiten dion marrazki hori izan da gizaki alfabetoetan lehen letra. Jakina da gainera, harpeetan marraztu zuten giza prehistorikoetan emazte asko izan dela. Bazen beraz garaia, Claudius de Cap Blanc-en ustez, milaka urtez nagusitu den patriarkaltasunaren aurka altxatzeko eta gure arbasoen obra segitzeko. Ondorioz, Ariège departamenduko oihan eta mendi kasik guzietan ibili da, bulbak zizelkatuz zuhaitzetan edo harkaitzetan. Mas d’Azilko harpean ere aritu zen, historiaurrekoen lanari jarraikiz, baina ondare babestu andeatzaile zelakoan, eta proiektu artistiko ofizial bat trabatzen zuelakoan, presondegi zigorra eman zion administrazioak, eta isun potoloa. Halere, temati segitu zuen, baina oztopo gero eta gehiago ezarri zioten. Joan den hilabetean, eraiki zuen “bulba baratzea” osoki suntsitua aurkitu zuen, eta etsiturik, hiltzea nahiago izan du.
Tokiko prentsak “tragedia” hitza erabili du Claudius de Cap Blanc-en heriotza izendatzeko. Tragedien ezaugarria da, Aristotelesen arabera, halabeharrak kondenaturik daukala protagonista: zazpi ahalak egin ditzake bizirauteko, zortea saihesteko: alferrik. Antzerkiaren historian, destino gaitz horren irudia izan da lehenik dibinitatea, ondotik giza kondizioa bera. Bizitza errealean, haatik, arruntagoa eta negargarriagoa izan daiteke artisten fortuna manatzailea: administrazioa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]