Nazionalismoari buruzko lan akademikoetan, nazioak komunitate irudikatu gisa definitu ohi dira askotan, ikuspegi teorikoaren arabera bestelako definizioak nagusitu badaitezke ere. Are gehiago, definizio hori eremu akademikotik atera eta beste espazio batzuetan ere erabiltzen da batzuetan. Ikuspegi horren jatorria Benedict Anderson politologo eta historialariaren Imagined Communities lanean topa dezakegu, zeina 1983an argitaratu baitzen lehen aldiz, ingelesez. Lana gaztelaniaz eta frantsesez topa dezakegu, baita katalanez ere (azpimarratzekoa da nazionalismoari buruzko lan teoriko klasiko ugari katalanez ere irakur daitezkeela, eta askotan gaztelaniazko bertsioa baino lehen argitara eman zirela). Euskaraz, tamalez, oraindik ez dugu irakurgai.
Deigarriagoa egiten da, ordea, oraindik “nazionalista” irain gisa erabiltzen dela irakurtzea, ez estatudun herritarren aldetik, euskaldun batzuen partetik baizik
Liburuak nazionalismoa ulertzeko ideia iradokitzaileak planteatzen dizkigu. Horien artean, eta egilearen prestakuntzaren erakusgarri, azterketaren ardatza Europatik atera, eta orrialde ugaritan zehar arreta Latinoamerikan ipintzen du, eta Indonesia edo Filipinak ere kontaketan garrantzitsuak gertatzen dira, adibidez. Anderson, formazio marxistako egilea, Indonesiari buruzko aditu nabarmenetako bat zen, eta ikuspegi zabal hori haren planteamenduan agerikoa egiten da (horretan sakondu nahi duenarentzat, nazionalismoa eta anarkismoa lotzen dituen Under Three Flags gomendagarria da, non Manila, Habana eta Bartzelonaren arteko lotura egiten baita). Andersonek, adibidez, gogorarazten digu nola Latinoamerikako estatuen mugen jatorriak, aintzinako talde etnikoetan baino, Espainiaren eta Europako beste herrialde batzuen kolonialismoan bilatu behar diren, zehazki herrialde kolonizatzaileek lurralde haietan ezarritako barne mugetan. Halaber, azpimarratzen digu nola inprimategiek eta prentsak berebiziko papera bete zuten nazioak sortzeko prozesu hartan, komunikazio eremu autonomoak osatuz, adibidez. Nazioa komunitate irudikatua bada, aurrez aurre ezagutzen ez ditugun gainerako herrikideekiko nolabaiteko lotura sentitzen dugulako da, esango digu Andersonek.
"Irudikatu" edo "imajinatu" terminoak, hala ere, nazionalismoaren ustezko izaera iruzurtia eta are faltsua defendatzeko ere erabiltzen dira, Andersonen lana kontuan hartu gabe edo irakurri ez dela agerian utziz. Hala egiten dute nazionalismoaren beharrik ez duten, hots, estatudun nazio(nalismo)aren parte diren ustezko “munduko herritar” batzuek. Guztiz kontrara, baina, irudikatuak ez du loturarik izaera faltsuarekin, izate sinboliko eta kulturalarekin baizik; dagoeneko argi baitugu errealitate sinbolikoa eta irudikatua funtsezkoa dela gizakiontzat, gizarte-zientziek erakutsi bezala.
Deigarriagoa egiten da, ordea, oraindik “nazionalista” irain gisa erabiltzen dela irakurtzea, ez estatudun herritarren aldetik, euskaldun batzuen partetik baizik. Hala irakurri izan dugu azken aldian, agian orain dela urte batzuk baino maizago. Zilegi da, noski, hitza horrela erabiltzea, agian nazionalismoa ideologiatzat ulertzen delako eta, horrela ikusita, nazionalismoa zerbait murritza eta mugatua delako, are sinplea, nahi bada. Baina nazionalismoa komunitate irudikatuen sortzaile moduan ulertzen badugu, aitzitik, orduan nazionalismoa modernitateari loturiko errealitate soziala ulertzeko funtsezko elementua da, maiz ezkutatuta agertzen den arren. Bigarren ulerkera hori emankorragoa da, eta ezinbestekoa da hura erabiltzea oraindik estatu propiorik ez duen gurea bezalako komunitate irudikatu batean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]