Galtzen jakitearen dotorezia

Seme-alabek saskibaloi partida ia guztiak galtzen zituzten, eta irabazi izan balute bezala ospatzeko ohitura genuen; batek egindako pasea, besteak lorturiko hirukoa...
Politikan zailago ematen du. Odon Elorzak, alkategaitzarako primarioetan galdu eta gero, aparatuaren jokaera salatu du alderdiaren etika eta berme batzordearen aurrean; Donald Trumpek iruzurraren susmoa bultzatu zuen; eta Bolsonaroren jarraitzaileek antzeko estrategia erabili nahi izan dute, horrek mantendutako isiltasunak xaxatuta.

Hurbilago, ohiko jarrera da herri-mugimendu eta erakunde batzuetan ere. Asanbladan edo erabaki-guneetan galdutako proposamena behin eta berriro eztabaidetara eraman, taldeak finkaturiko prozedura interesatzen zaionean erabili edo, bestela, aldatzeko eskatu...

Jokaera hauek generoa dute. Ez da kasualitatea. Emakumeak hezitu gaituzte porrota edo frustrazioa bideratzeko.  Hala ere, gogaituta amore ematen duten edo bidean geratzen diren emakume politikariengan jokaera horrek duen eraginaren azterketa egiteke dago. Emakumeak zerrendetako lehenengo lerroetan jartzea ez da nahikoa, gizonezkoek galtzen ikasten ez badute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude