Zientziari begiratzen diogu gizakiok gure errealitatea, edozein arlotan, zehatz ezagutu eta arazoei modu eraginkorrean aurre egiteko premia dugunean. Horrela izan da gizateriaren historian, eta horrela izan beharko luke gaur egun. Baina maiz gertatzen da zientziaren aplikazioa eta hortik datozen ondorioak ilundu eta baztertu ere egiten dituztela botere desberdinetatik, beraien komenientziak beste bide batetik doazelakoan. Era horretako kasuetan, zientzia makurrarazi eta, haren ondorio argi eta zehatzen tokian, fabulazio antizientifikoak lehenesten eta inposatzen dizkigute. Bada, horixe ari zaigu gertatzen. Zientzia aplikatuak, hau da, soziolinguistika zientifikoak baieztapen zehatzak eskaintzen dituenean, botere desberdinetatik “soziolinguistika politikoa” delakoa asmatzen dute eta euskararen egoeraz eta etorkizunaz fabulak eskaintzen dizkigute.
Euskararen Historia liburua argitara eman zuen, duela lau urte, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika sailak, hainbat adituren lanek osatua eta, beraz, zientziaren eremuan kokatzeko asmoa zuena. Baina ondorioen atalean hau idatzi zuen aditu horietako batek: “Esan daiteke, inoiz ez bezala, oraingo belaunaldien esku dagoela hizkuntzaren etorkizuna: nahi badute, erabiliko dute”. Baieztapen hori erabat faltsua da zientziaren ikuspegitik, Jaurlaritzari mesedegarri bazaio ere, haren Hizkuntza Politikaren emaitzak makilatu eta edertu egiten dituelakoan. Soziolinguistika zientifikoak argi utzi baitu euskararen etorkizuna faktore konplexu eta indartsuen mende dagoela, baina ez, hain zuzen ere, euskal hiztunen esku, besterik gabe. Euskal hiztunok euskara erabili nahi arren, ezin izaten dugu erabili kasu gehienetan, orain eta hemen erabileraren aurkako faktore erabakigarriak daudelako, euskararen erabilera librea trabatzen digutenak.
Nazionalismo linguistiko zapaltzailearen ideologia da 'elebitasuna' deitua, euskara ordezkatzeko amarru hutsa
Baina zein da, bada, euskararen egoera orain eta hemen? Zer dio soziolinguistika zientifikoak? Euskararen estatusa eta erabilera aztertuz, elebitasuna deitzen den estatus arautua fabula hutsa dela, eta ez adierazpen zientifikoa, erdara (izan espainiera, izan frantsesa) eta euskara ez daudelako pareko egoera orekatuan, legez eta erabileraz euskara mende hartzen baitute erdara biek. Derrigorrezko diren bakarrak erdarak baitira Euskal Herrian, eta ez euskara. Nazionalismo linguistiko zapaltzailearen ideologia da elebitasuna deitua, euskara ordezkatzeko amarru hutsa.
Okerrena da, euskal politikagintzaren eremuan bertan, ideologia hori bereganatu egin dutela alderdi abertzale deituek, eta “eleaniztasunaz” zein “kultura pluraltasunaz” mintzo dira barra-barra, azterketa zientifikoaren ordez fabulazioa besarkatuz. Bitartean, indarrean den hizkuntza politika autonomiko horrek, “elebitasun” horren bitartez gizarte osoa erdalduntzea errazten du, eta euskaldun sentitzen ez diren belaunaldi berriak elikatzen ditu. Sistema espainiarraren eta frantziarraren mesedetan, espainiera eta frantsesa hizkuntza “natural” bihurtzen ditu gazteen artean.
Zientziak oso bestelako alternatibak markatzen dizkigu. Bizi dugun egoeran irauli egin behar dugu euskararen egoera soziala. Eremu euskaldunetan euskara bihurtu behar dugu hizkuntza nagusi, horretarako behar den guztia eginez. Euskal polisistema nagusi bihurtu, horretarako erdarak desikasi behar baditugu ere. Zientzia euskaldunon alde jarri nahi badugu, behintzat, oso bestelako Hizkuntza Politika zientifikoa behar dugu gurean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]