Salzburgo (Austria), 1829ko urriaren 29a. M. A. Mozart musikagilea hil zen. Musikazaleren batek pentsa dezake hainbat akats daudela esaldi horretan, Mozart ia 40 urte lehenago hil zelako, Vienan, eta haren inizialak W. A. zirelako. Baina egun hartan 78 urte zituela hil zena Maria Anna Mozart izan zen, Nannerl ezizenez ere deitua, Wolfgang Amadeusen arreba zaharrena.
Egia esan, ez dago alde handirik bien haurtzaroen artean. Wolfgang Amadeus eta Maria Anna Mozart, biak izan ziren haur prodijioak eta aita Leopoldek bien dohainei ahalik eta etekinik handiena atera zien garaiko hiri garrantzitsuenetan erakustaldiak antolatuz. Txikitatik biek ezohiko trebezia izan zuten klabea eta pianoa jotzen, baita konposatzen ere. Maria Anna, gainera, oso ona omen zen kantuan eta, arreba zaharrena izaki, anaiaren irakasle ere izan zen neurri batean.
Garai hartan ondo ikusia zegoen neskato baten talentu musikala ustiatzea, ez ordea emakumeena. 1769an Nannerl ezkontzeko adinera iritsi zen, eta aitak alabaren jardun publikoa eten zuen. Hurrengo urtean Wolfgang semea soilik eramango zuen Italiara.
Maria Anna Mozarten talentua alferrik galdu izana ezin zaio soilik aitaren apetari egotzi; garai hartako –eta beste garai askotako– aurreiritziek eragin handia izan zuten horretan
Nannerlek konposatutako lanik ez da gorde. Martin Jarvis ikerlari australiarraren ustez, Mozartarrek pianoan praktikatzeko erabiltzen zuten koadernoko konposizio batzuk bereak dira. Baina, frogarik ezean, anaiaren hitzak dira testigantza bakarra. Izan ere, Wolfgangen gutunetan, anaiak zioen arrebaren lanak oso ederrak zirela eta konposatzen jarrai zezan eskatzen zion.
Maynard Solomon musika ekoizleak idatzi zuenez, “Maria Anna jotzen ikusteak inspiratu zuen Mozart musika ikastera, hiru urte zituela; arreba bezalakoa izan nahi zuen”. Gerora, Wolfgangek bere konposizioak bidaliko zizkion zuzendu eta kritikatu zitzan.
Maria Anna Mozarten talentua alferrik galdu izana ezin zaio soilik aitaren apetari egotzi; garai hartako –eta beste garai askotako– aurreiritziek eragin handia izan zuten horretan. Eta horregatik, zoritxarrez, Mozart anai-arrebena ez da kasu bakarra. Chopin anai-arrebekin, esaterako, antzera gertatu zen; Frédéric Chopinen gutun bati esker dakigu Ludwika arrebak “mazurek perfektua konposatu” zuela.
Eta gurean Xenpelar bertsolariekin ere antzekoa gertatu zen, bikoiztuta gainera. Juan Frantzisko Petriarenaren arreba Maria Luisa eta, bereziki, haren alaba Joxepa Antoni Aranberri ere trebeak ziren bertsotan. Baina arrebaren eta ilobaren dohainak gizonezko Xenpelarren itzaletan geratu dira.
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]