ARGIA.eus

2022ko azaroaren 26a

Interes-tasa: haiek igo, zu pobretu

  • Diruaren merkatuko prezioa, interes-tasa, etengabe ari dira igotzen mundu osoko banku zentralak, baita Europan ere. Europako Banku Zentralak (EBZ) hainbat urtez dirua kasik doan eman ondoren, %0,50 igo zuen tasa hori uztailean eta %0,75 irailean, inoizko igoerarik handiena.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2022ko urriaren 16a

Prezioen igoera baten aurrean, soluzioa moneta politika gogor bat izatea dela dioen ortodoxia ekonomikoari eutsi dio EBZk. Baina aditu askoren ustez hori ez da irtenbidea izango.

Hasteko, ez duelako jotzen inflazioaren jatorrira: iaz hasi ziren prezioak goraka –Ukrainako gerra oraindik ez zegoenean–, elektrizitate enpresek merkatu marjinalistaren zirrikituak aprobetxatuta. Eta batez ere, ez da soluzio bat munduko zorra jadanik BPGren %350 delako, Roser Espelt ekonomialariak duela hiru aste orriotan gogorarazi bezala; zor hori kitatzeko diru gehiago ordaindu behar izateak, galbidera eraman ditzake familiak, enpresak eta herrialde osoak.

Nazio Batuen Erakundeak berak, azkeneko bilkuran banku zentralei eskatu die gelditzeko sukar monetarioa, “mundu mailako atzeraldia” eragin dezakeelako.

Baina batzuei hipoteka %37 igoko zaien bitartean, bestetzuei mesede galanta egingo die diruaren garestitzeak: Espainiako Estatuan 14.630 milioi euro igaroko dira bankuen eskuetara  Carlos Sánchez Mato ekonomia irakasleak El Salto-n azaldu zuenez, “horiek baitira EBZren benetako akziodunak”.

Soldaten igoera “arrisku foku bat” da gobernadore jaunarentzat

EBZk interes-tasak igotzen jarraituko duela jakina da. Baina noraino? Bere buru Christine Lagardek Europako Parlamentuan onartu zuen igoerak ez duela sabairik, eta bileraz bilera joango direla ikusten –hurrengoa urriaren 27an dute–, eskaintza eta eskariaren arteko “puntu neutral” batera iritsi arte. Asko dira, ordea, puntu hori ezinezkotzat dutenak, 2008ko krisiaz geroztik dirua “pozoindu” egin dutelako bankuak salbatzeko, Yanis Varoufakis greziar finantza ministro ohiak idatzi moduan. Baina ekonomia agintariek beste kezka batzuk dituzte antza…

Pablo Hernández Cos Espainiako Bankuko gobernadorea Barakaldoko BECen. (Argazkia: CEDE)

Irailaren 29an Espainiako Bankuko Gobernadore Pablo Hernández Cos Barakaldon izan zen, CEDE Espainiako Zuzendarien eta Exekutiboen Konfederazioak BECen antolatutako ekitaldi batean. Interes-tasak %2,5era igoko direla iragartzeaz gain, diskurtso beldurgarria eman zuen Hernández Cosek, Felipe VI.a espainiar erregea aurrean zuela. Pozik agertu zen eskaria –soldaten igoeraz ari zen– ez delako hainbeste igo, bere ustetan soldata igoerak "arrisku foku bat" baitira inflazioaren espiral batean sartzeko. Gobernadoreak gogorarazi zuen inflazio %9an den bitartean, soldatak %2,5 besterik ez direla igo, “lasaigarria da”, erantsi zuen.

[Artikulu hau Ondarerik gabeko herritarrak, pobreziaren atzaparretan erreportaje zabalagoaren parte da.]


Ekonomia krisia kanaletik interesatuko zaizu...
2022-11-20 | ARGIA
Colin Campbell hil da, ‘Peak Oil’ fenomenoa iragarri zuen geologoa

91 urterekin azaroaren 13an hil da Colin Campbell azken urteak eman zituen Irlandako bere etxean. Maila handiko geologoa, berak sortu zuen “petrolioaren gailurra” (‘Peak Oil’) kontzeptua, laburki adierazten duena petrolio ekoizpenak laster jo behar zuela... [+]


2022-11-15 | ARGIA
Lan karga handitu den arren, plantillaren %10 murriztu dute Galdakao-Usansoloko larrialdietan

Osakidetzak sei medikuren kontratuak eten dituela eta plantilla orokorraren lan baldintzak prekarizatu dituela salatu dute Galdakao-Usansoloko larrialdietako ospitalean lan egiten duten profesionalek. EAEko larrialdietan paziente gehien artatzen dituen zerbitzuetako bat da... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Gizarte-larrialdietarako laguntzarik ezingo da bideratu Barakaldon datozen hilabeteetan

Gutxienez datozen lau hilabeteetan gizarte-larrialdietarako laguntzak tramitatzeko aukera kendu dute Barakaldoko gizarte zerbitzuetan. Hala salatu du Berri Otxoak elkarteak. Barakaldon, familien %10,1 pobrezia egoera larrian dagoela gogorarazi du elkarteak.


"Ez dago inolako konpromisorik osasun arreta hobetzeko"

Nafarroako Osasun plataformak salatu du Osasun aurrekontuetan gabeziak daudela, eta pribatizatzeko joera daukala Nafarroako Gobernuak.


Interes-tasen igoera: "Langabezia handitu dezake, baina egin behar duguna egingo dugu"

Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]



Irakurrienak
ASTEKARIA
2022ko urriaren 16a
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude