Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Joan den astean CARMEko (egonaldi ertaineko zentroa) langileek arreta zerbitzuaren egoera salatu zuten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egoitza aurrean, Gasteizen. Langileek indarkeria matxista pairatu duten emakumeen arretan "murrizketa basatiak" salatu dituzte. Hori dela eta, agerraldia egin zuten astelehenean Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egoitza aitzinean. 2023tik CARMEn plaza bat kendu dute, zazpi familiei arreta eskaintzetik sei familietara. Aurrekontua %30ean murriztu dute 2025erako Batzar Nagusiak aurreikusita zuenarekin konparatuz, eta zazpi langile kaleratuko dituzte, pertsonalaren %38a. Horrek zerbitzua "erabat prekarizatuko" duela eta "kalitatezko laguntza" emateko aukerarik gabe utziko duela salatu dute langileek.
Xilema Fundazioak kudeatzen duen eta Arabako Foru Aldundiaren menpe dagoen zerbitzua da. Azken horrek kontratazio prozesu bat abiatu zuen murrizketekin batera. Ekainaren 30era arte daukate enpresek aldundiaren kontrataziora aurkezteko epea, baina egoera dela eta, inor ez dela aurkeztuko aurreikusten dute langileek. Modu berean, langileek Xilemari ez aurkeztea eskatu diote, horrela, hutsik geratzekotan kontratazioan "presio neurri gehigarria" egongo litzatekeelako.
Adierazpen instituzionala
Gorka Urtaran Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken diputatuak sailak adierazpen "faltsuak eta manipulatutako" informazioa zabaldu duela salatu dute: "Langileak birkokatu egingo dituztela diote, hori aldundiaren esku ez dagoenean". Ekainaren 5ean Urtaranekin bilera bat eskatu zuten eta gaur egunera arte ez dute erantzunik jaso. Egoeraren aurrean, ESK sindikatuak "kontratazio errekurtso berezi bat" erregistratu du, egungo baldintza "prekarioak" direla eta.
Uztailaren 2an Urtaranek egoeraren inguruko azalpenak emango ditu eta egun berean mobilizatuko dira langileak, hainbat sindikatu eta gizarte eragileen babesarekin. Plaza, baliabide eta arreta gehiago eta kalitatezkoa eskatuko dituzte.
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.
Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]