Interes tasak %2,5era igo ditzaketela ziurtatu du Espainiako Bankuak

  • Espainiako Bankuko gobernadore Pablo Hernández Cosek Barakaldoko BECen egindako ekitaldi batean adierazi du Europako Banku Zentralak interes tasak %2,25 eta %2,5 artean igoko dituela aurreikusten ari direla.

Hérnandez de Cos Espainiako Bankuko gobernadorea BECen egindako hitzartzearen une batean, zuzendari eta exekutibo ugariren aurrean (argazkia: CEDE)

2022ko irailaren 29an - 14:56
Azken eguneraketa: 16:14

Jakina zena baieztatu du Espainiako Bankuko gobernadore Hernández Cosek ostegun honetan Barakaldon egindako adierazpen batzuekin: Europako Banku Zentralak (EBZ) askoz gehiago igoko ditu interes-tipoak, aditu, eragile eta herritar askok dioten arren inflazioa gelditu baino, energia kostuen gorakada familien bizkar jarriko duela horrek,eta ondorioz lazgarriak izan, batez ere hipoteka bat ordaintzen ari direnentzat, milaka milioi euro bankuen eskuetara igaroz.

Hernández de Cosen esanetan, Espainiako Bankuak aurreikusten du urte amaiera arte EBZk interes tasak %2,25 eta %2,5 artean igoko dituela, nahiz eta onartu duen "gaur egun dugun informazioak baldintzaturik dauden modeloak" darabiltzatela, Europa Press albiste agentziak jaso duenez. CEDE Espainiako Zuzendarien eta Exekutiboen Konfederazioak BECen antolatutako ekitaldi batean egin ditu adierazpenak, Felipe VI.a espainiar erregea bertan zela.

Baieztapen horrek bat egiten du berrikitan Christine Lagarde egindako beste batzuekin. EBZko buruak Europako Parlamentuko Ekonomia batzordean onartu zuen interes tasen igoerak ez duela sabairik eta ez dakiela noraino igoko dituzten: "Pausoz pauso eta bileraz bilera joango gara", esan zuen, ekonomia ez geldiarazteko "puntu neutral" bat aurkitu arte. EBZko Gobernu Kontseiluaren hurrengo bilera urriaren 27an izango da.

2008an Lehman Brothersen kiebraz geroztik altuen jarri ditu interes tipoak EBZ-k (%1,25) baina bikoitza izatera irits daiteke, Espainiako Bankuak ziurtatu duenez.

Soldatak ez igotzea "lasaigarri" zaizkio Hernández de Cosi

Inflazioa buruhauste handia bihurtzen ari da europar mandatarientzat. Zerbitzuen eskaintza urriaren ondorioz hasi zen igotzen duela urtebete baino gehiago –Ukrainako gerra oraindik ez zegoenean–, batez ere energiaren prezioen igoerak eta mundu mailako merkataritzan izandako hornidura-etenaldiek eraginda.

Prezioak %9 inguru igo dira Europan –Espainiako Estatuan INE estatistika institutuak publiko egin berri dituen datuen arabera urteko KPIa %9ra jaitsi da irailean; Frantziako Estatuan, berriz, %6 inguruan dago– eta horrek, praktikan, langileen soldatak murriztea eta herritarrak pobretzea ekarri du.

Zentzu horretan, Hernández de Cos pozik agertu da, eskaria –funtsean soldaten igoeraz ari da– ez delako hainbeste igo, bere ustetan soldata igoerak "arrisku foku bat" baitira inflazioaren espiral batean sartzeko: inflazioa %9an dagoen bitartean, soldaten igoera %2,5 inguruan dagoela gogorarazi du eta "elementu lasaigarria" dela hori.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren pobretzea
2024-02-13 | Gedar
Bost urtean, ia bikoiztu egin da seme-alabarik eduki nahi baina ezin duten gazteen kopurua EAEn

Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.


Oxfamen txostena 2024
Bikoiztu egin dituzte fortunak munduko bost aberatsenek azken hiru urteetan

Egunero milioi bat dolar xahutuko balitu bost aberats horietako bakoitzak, 476 urte beharko lituzkete aberastasun guztia agortzeko. Era berean, 2020tik hona, munduko 5.000 milioi pertsonaren erosahalmena murriztu egin da. Oxfam GKEaren aurtengo txostenaren emaitzak dira.


Paris 365: Iruñeko Udalaren migrazio politikek “erakartze efektuaren diskurtsoa” barneratu dute

Fundazioak 650 lagun ingururen elikadura bermatzen du urtean. Erakundetik diote azkeneko bi urteetan laguntzarik gabe geratu diren pertsonak artatu ahal izan dituztenak baino gehiago izan direla.


2023-09-15 | Gedar
Ikasleen erdiak egiten dute otordu bat gutxiago Frantziako Estatuan, diru falta dela-eta

Berokuntzari edo higiene-produktu batzuei ere uko egin behar diete ikasleen ia erdiak, Cop1 erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera. %25ek 50 euro baino gutxiago izaten dituzte eskura, alokairua eta tasak ordaindu ondoren.


Testuliburuak berrerabiltzen al dituzte zure eskolan?

DBH 4ko sei testuliburutan 223 euro ordaindu ditu Ainhoak, lau liburu aurtengo edizioak, gainerakoak berrerabiltzeko aukerarik gabe, "ez familian, ez lagunartean, ez bigarren eskuko plataformetan". Testuliburuen mailegutza edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira... [+]


Eguneraketa berriak daude