Bizitza kostuak goranzko joera hartu duela esatea gauza jakina da. Elikagaien prezioen igoera herritar xumeengan eragin handia izaten ari da; gasolinaren prezioak ere gora eta gora; elektrizitate eta gasaren kostuak ongizaterako oinarrizkoak diren zereginak, hala nola sukaldean aritzea, etxea gutxieneko ongizate termikoan mantentzea, garbigailua erabiltzea, pribilegiatuentzako kontu bihurtzen ari dira. Etxebizitza duina izateko eskubidea, asetzen ez den eskakizun zaharra da. Azpimarratu behar da bizitza kostuaren igoera honek, inflazioaren bitartez neurtua, diru-sarrera murritzak dituztenak bortitzago kolpatzen dituela.
Aurreikuspen ekonomikoek diote inflazioa moteltzen joango dela. Bitartean, inflazio hazkunde honekin batera, sektore askotan enpresen mozkinak nabarmen hazi dira. Horrela azpimarratu du Europako Banku Zentralak: enpresa askok euren prezioak soldata nominalen igoeratik harago igo dituztela, eta, kasu askotan, baita energiaren kostuen igoeratik harago ere. Laburbilduz, hein handi batean enpresa-irabaziak izan direla bizitza kostu hazkorraren erantzuleak.
OCDEk jakinarazi du bost langiletik batek buruko nahasmendua, depresioa edo antsietatea duela
Bi digitutako inflazioa langileen aurkako enegarren kolpea izan da. Atzeraldi Handitik lan hitzarmen kolektiboetan sinatutako soldata hazkundeak, orokorrean eskasak izan dira, eta sarritan, soldata murrizketei buruz hitz egin beharko genuke, termino errealetan neurtuta. Enpresek, lansariak ez handitzeko “krisiaren aitzakia” erabili izan dute beti, bereziki 2008tik aurrera, hainbat lan hitzarmen kolektibo urteetan berritu gabe mantenduz. Honi gehitu behar diogu 2002tik aurrera Moneta Bakarrak ez duela lagundu, langileek urte horretako eros ahalmen bera daukatelako, 20 urte geroago.
Dena den, guztia ez da diru kontua. Langileek pairatzen duten lan karga handitu egin da, enpresen onurarako. Lan erritmo hazkorra, teknologiaren bitartez enpresa kontrola sakona, agintzen diren zereginetan arreta oso handia exijitzea, lanpostuetan mugikortasun handia, enpresek emandako prestakuntza eskasa… lanaren kostu psikologikoa modu esponentzialean biderkatu da, bizitza maila duin bat bermatzen ez duen soldata eskas baten truke. OCDEk jakinarazi du bost langiletik batek buruko nahasmendua, depresioa edo antsietatea duela eta gaur egun laneko segurtasunik eza eta presioa areagotzeak osasun mentaleko arazoak areagotzen dituela.
Bizitza kostuaren hazkundea eta osasun mentalaren okertzea funtzionamendu kapitalistaren ondorio zuzenak dira, enpresa askoren urteko balantzean positiboki eragiten dutenak. Okerrena da egoera hau normalizatu dela, pairatzen dugun errealismo kapitalista honetan errazagoa baita munduaren amaiera imajinatzea kapitalismoaren amaiera baino. Badirudi etsipena dela partida irabazten ari dena. Hala da?
Erresuma Batuan Enough is enough kanpaina martxan jarri dute eragile sozialek eta sindikatuek, krisiari aurre egiteko bost eskaera eginez: benetako soldata igoera, energia faktura murriztea, elikadura pobreziarekin bukatzea, etxebizitza duina guztientzat bermatzea eta aberatsak zergapetzea. Ez da proposamen iraultzailea izango, baina hasiera bat izan daiteke. Honi gehitzen badizkiogu sindikalismo eraldatzailearen hedapenak eta soldata murrizketarik gabeko lan jardunaldiaren murrizketak, aurreko paragrafoetan irudikatutako testuinguru iluna argitzeko aukera emango luke.
Ez dugu ahaztu behar kapitalaren eta lanaren arteko gatazkari buruz hitz egiten ari garela. Kapitala eta bizitzaren arteko gatazka.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]