Alaska

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Haurrak zinetenean Alaskaraino joaten zineten, oinez. Hoteleko parkinga pasako jendez beteta egoten zen. Zerbitzarietako bat mutil ilegorri bat zen. Aitak beti esaten zizuen gauza bera: han dago muga; garai batean, kate batek bereizten zituen probintziak, horregatik deitzen zaio paraje honi Katealde. Orain autobide bazterretik ikusten da abandonatutako hotela. Gau batez neoizko argiak piztuta zeudela ikusi zenuen, eta balizko erosleren bati erakusten egongo zirela pentsatu zenuen. Askotan egiten duzu amets Alaskan zaudela mutil ilegorriarekin hizketan. Baina zuk ez dituzu ametsak idazten. Ametsek gehienetan autoan harrapatzen zaituzte, idazteko tresnarik gabe, atzerako ispiluari begira, basurde bat agertzeko zain. Maite dituzu autobideak eta autopistak, eta ez horrenbeste bigarren mailako errepideak, poliki zoazenean gehiegi pentsatzeko arriskua dagoelako, oroitzapenak nahi gabe gogora ekartzeko; eta, ongi argi dakizunez, ezin dugu ezer egin gogoratu nahi ez duguna ahazteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude