Elizabeth II.a hil da, inperioaren krimenengatik barkamenik eskatu gabe

  • Senarrarekin Kenyan oporretan zela jakin zuen beren aita ustekabean hil zela. 1952ko otsaila zen. Elizabeth Windsor, Jorge VI erregearen alaba zaharrena, azkar itzuli zen Londresera eta Elizabeth II.a erregina bilakatu zen. Atzean utzi zuen Afrikako herrialdean, hilabete gutxira, britainiarren aginte kolonialaren aurkako matxinada abiatu zen –Mau Mau gisa bataiatua– eta altxamenduari exekuzio, tortura eta hilketa kanpaina arrazista batekin erantzun zioten.


2022ko irailaren 12an - 11:56

Iñigo Sáenz de Ugartek El Diarioko Elizabeth II.a eta kolonialismoaren orban ezabaezina artikuluan jaso duenez, Elizabeth II.a erregina izaten ikasten ari zen lehen urteetan, “atxilotuak animaliak bailiran” tratatu zituzten. Hegoafrikan Boer Gudekin mende hasieran egin bezala, kontzentrazio esparruak antolatu zituzten herrialde osoan eta kikuyu herria –Kenyako gehiengoa– altxamenduaren babesle kontsideratu zuten. Bi urte bete zirenerako, 70.000 ziren atxilotuak, eta agintariek erabaki zutenean herri eta auzuneak espetxeak bailiran inguratzea, kopuruak biderkatu egin ziren. Orotara milioi bat kenyar baino gehiago izan zituzten horrela preso, eta milaka utzi zituzten hiltzen gosez eta gaixotasunez, kalkulu batzuen arabera 420.000 pertsona.

“Gazte hau 1957an urkatu zuten Txipreren askatasunaren alde borroka egiteagatik, britainiarrek okupatuta zutenean. Evagoras Pallikaridis zuen izena. Elizabeth II.a erreginak barkamena ukatu zion. Erreginak 31 urte zituen. Evagorasek 19”, oroitarazi du Alberto Lavínek sare sozialetan erreginaren heriotzaren harira. Munduko hedabide eta agintari gehienek emakumearen izen ona laudatzea erabaki berritan, sare sozialak bilakatu dira berriz ere bestelako mezu eta datuen oroitarazle nagusi. Adibide bat besterik ez da Pallikaridisena. Palestina, Yemen, Irlanda Iparraldea, Afrika eta Asiako dozenaka koloniak... zazpi hamarkadatan milioika pertsona hil ditu zuzenean edo zeharka britainiarren inperialismoak, Josep Fontanaren lan ugarietan jasota geratu denez.

Bera erregina zela deskolonizazio garaiak bizitu zituen, baita Asia eta Afrikako inperio britainiarraren amaiera ere. Ingalaterrako agintariek tragedia gisa bizi izan zituzten gertaera horiek, nahiz eta, gero Commonwealth izeneko erakundearen bidez horietako asko lotzen asmatu zuten –egunotan Jamaikak eta Australiak adierazi dute errepublika izateko beren borondatea–.

Saenz de Ugartek jaso duenez, “gertatu zenari buruzko amnesia politikoa ez zen inprobisatu”. Kolonia batek independentzia lortzen zuen bakoitzean, Britainiako enbaxadak milaka dokumentu erretzeko agindua jasotzen zuen, britainiarren izen-ona ez zutela zikinduko bermatu asmoz. Kenyako kasuan, 1.500 dokumenturekin eginiko hautaketa bat Londresa bidali zituzten, eta Foreign Office-ek gorde zituen sekretupean. Kazetari eta historialariei dokumentu hauen existentzia bera ere ukatu zieten, gobernuak jakinarazi zuen arte 2010an zer zeukaten gordeta. Ondoren eginiko ikerketek agerian utzi zuten errepresio modurik okerrenak erabili zituztela, tartean, torturaren erabilera orokortua.

Gobernu britainiarren ildoa beti izan da herri horiek pairatutako zapalkuntza eta biolentzia ukatzea, inperioak utzi aurrerapen eta administrazio ona gorestea. Iragana gogorra da ordea, ezabaezina, eta gaur egun errege izendatu berri duten Carlosek Barbados-en esan bezala, “esklabotza errealitate mingarria da eta historia britainiarra betirako zikinduko du”.

Australiako aborigenak ere oroitu dira erregina hil berriaz. "Ez zen kolonialismoaren eraginen ikusle soil bat, arkitektoa zen. Amona jator bat zela dioten guztiek ahaztu egiten dute zenbait hamarkadaz herri indigenen bizitzak hondatu zituzten ekintzen gainbegiraletza zela bere lana. Bera izan zen aginte koloniala mantendu zuen pertsona, zapaltzen gaituen oinetakoa".

Erregina eta bere senarra, Australian aborigenekin.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonialismoa
2024-03-13 | Euskal Irratiak
Amaia Bessouet: «Afrikar gazteek ez dute gehiago Frantziaren mespretsua onartzen»

Malin, Burkina Fason eta Nigerren Frantzia haizatua da. Mendebaldeko potentziek haien eragina galtzen ari dira Afrikako kolonia zaharretan. Afrika frankofonoko populazioa bereziki gaztea da, eta ez du frantses kolonialismoa zuzenki ezagutu. 35 urtez peko gazteek populazioaren... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Eguneraketa berriak daude