Basakeriaz

Bizitzaren sail guzietan sartua da bortizkeria. Bihozgabeki uzten dira migratzaileak uretan itotzen. Estatu mailako eskuindarrek ezkertiarrak “barbaroak” deitzen dituzte eta zibilizazioa errekaratuko dutela oihukatzen dute. Eta gure herrietako plazetaraino eta etxeetako intimitateraino heldua da basakeria.

Joan den ekainaren 22an, Baigorriko irakurle taldeko kideok plazer handirekin egin dugu solas Maddi Ane Txoperenarekin. Gonbidatua genuen Ortzaizeko Menta liburu saltegira Ene baitan bizi da (2020) bere lehen eleberria aipatzeko, eta Ez erran inori (2022) bigarrenaren dasta ukaiteko. Bi kontaketek tabu bana urratzea dute helburu: batak, familien baitako oroitzapen intimoen transmisio eskasa aztertzen du; besteak, sexu erasoa jasan duen pertsonaiaren barne altxatzea du aipagai. Ene baitan bizi da obran, idazle gazteak dohaintsuki agerrarazi du belaunaldi gazteak harreman gosez daudela aitzinekoei begira. Ez erran inori liburuan, berriz, jendartean orokorrean, eta euskaldunean bereziki dagoen gai ezkutua ezarri du agerian, sexu abusuak badirela gure gizartean besteetan bezala.

Maddi Ane Txoperenarekin mintzatu arau, gutariko zenbaitzuk gogoan genuen ekainaren 10ean iragan beste bilkura bat Baigorrin, Basaizeak eta medikuntza zentroak antolaturik, Erran eta Bizi elkartearekin, besteetan gero eta gehiago gertatzen diren eraso sexualei buruz. Hizlariak mediku berezituak ziren: argi eta garbi gomendatu dute sekula ez bakarrik ibiltzea besta denboran, prebentzio kanpainek, zigorrek, eta menturaz heziketa metodo berriek ondorio nabarmenak eragin artean. Gaiaz doi bat aparte, Erran eta Biziko sendagileek aitortu digute ere bai eraso sexualak herriko besteetan baino ugariago etxeetan gertatzen direla: hain zuzen ere, intzestu kasu asko dela froga dezakete mediku horiek, hain idiliko dirudien Ipar Euskal Herri barnealde honetan.

Ondorioz, ingurumen hurbila urrunagokoa bezain izugarria ikus daiteke. Non aurkitu, bada, pozteko gairik? XIX. mende erditsutan, Charles Baudelaire olerkari etsituak horrelako oharrak egin zituen jadanik, eta etorkizun iluna irudikatu: “Mundua bukatuko da. [...] Ez dut erraten [...] estatu basara itzuliko garela, eta joanen garela, gure zibilizazioaren hondar belartsuen artetik, bazkaren bila, arma eskuan. Ez; abentura horiek oraino suposa lezakete bizitzeko indarra, lehen aroen oihartzun. [...] ez da bereziki erakunde politikoen bidez agertuko hondoratze orokorra [...]. Bihotzak zital bihurtzearen bidez izanen da” (Fusées, 1867).

Mende bat berantago, haatik, City zientzia-fikziozko obra bikainean, Clifford D. Simakek asmatu zuen gizakia Jupiter planetara joanen zela ihes, han izaki berria bilakatuz, argiago eta erabat konplitua. Lurra zakurrek, robotek eta xinaurriek beteko zutela. Lehenagoko giza-zibilizaziotik errealitate berrira transmitituko zen gauza bakarra izanen zela debeku hau: bortitz eta hiltzaile izatea.

Etorkizun urrunarendako, edozoin irudikapen posible da; zergatik ez gizakiaren akabantza amestu, modu ezkorrean Baudelairek bezala, ala baikorrean, Simakek egin legez, basakeriaren desagertzea hartuz ideal absolututzat. Baina ez gara horretan. Miren Amurizak Basa eleberrian erakartzen duen unibertso salbaitik beste batera pasatzen ari gara, oraindik salbaiagoa. Presazkoa dena da goxotasuna eta jendetasuna iraunaraztea, biolentzia guziak salatuz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude