Abolizioa eskatzen duten legeak

Etxeko langileak gainontzeko langileekin parekatzen dituen legea egiteko asmo dagoela txalotu zuten Madrilen, Espainiako Parlamentuan. Han zeuden langileek esan zutenez, urteetako borroka aldarrikatzeko jo zituzten txaloak. Erabakia oraingoz konpromiso bat da, lege bihurtzeko bide luzea egin behar duena. Eta lege bihurtuta ere, ongi dakite borrokan jarraitu beharko dutela etxeko lanetan egoera latzenetan daudenengana iristeko.

Txaloak entzun ziren ere prostituzioarekin amaitzeko lege abolizionistari bide eman zitzaionean. Bazuten zer txalotu proposamenaren egileek, garaipena zelako egitasmoari bide ematea. Ulertzen dut ere legearen sokakoek urratsa txalo artean hartzea, posizioen lehiak eztabaida politikoak baino indar gehiago duenean, nork irabazi delako kontua.

Txaloak txalo, erabaki hauek ekarriko dutena da garrantzitsuena, eta Atzerritartasun legeak indarrean jarraitzen badu, ezer gutxi edo ezer ez. Paperik gabe lan egiten duten etxeko langileek eskubiderik gabe jarraituko dute. Eta legea ez da arazoa izango proxenetentzat, paperik gabeko emakumeen premiak eta babes faltak berdin jarraituko badu.

Faltan bota dut diskurtso abolizionista etxe barruko langile internen figura onartezinaren aurrean. Gehiegizkoa egiten zait, prostituzioaren gaian bezala ez dudalako lekurik topatzen nire kontraesan, kezka eta zalantzetarako. Baina argi dut marra gorriak badirela, eta errespetatzea lortuko badugu, langileon topagune izan behar direla. Atzerritartasun legea baliatzea langileak mugarik gabe zapaltzeko errazegi bortxatzen den marra gorria da, Gipuzkoako ostalaritzako patronalari galdetzea besterik ez dago. Legearen abolizioa, honetan ez dago beste aukerarik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume langileen eskubideak
2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Etxeko langile egoiliarren ia %98k ez du jaso lanbide arteko gutxieneko soldata 2023an

ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]


Gehiegizko berdintasuna

Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]


Itzalpeko emakume arkeologoen itzala

Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]


Eguneraketa berriak daude