Bizitzaren zati handi bat ur azpian murgilduta ematen du Roge Hinojosak (Amurrio, 1984). Urpekaritzan aditua denak txikitatik izan du itsasoarekin lotura berezia. Lehenik snorkela eta apnea etorri ziren, ondoren urpekaritza; eta behin hura probatuta, ezin haren atzaparretatik ihes egin. Euskal Herriko zein nazioarteko itsasoetan ibilia, egunerokotasunaren zurrunbilotik aldentzen da neopreno barruan.
Toki exotikoekin lotu ohi da urpekaritza. Baina Euskal Herriko kostaldeak zer ematen du?
Euskal Herriko kostaldeak toki asko ditu esploratzeko, istorioz betea dago gainera! Niretzat Urdaibaiko eremua berezia da, altxor ugari dugu ur azpian. Esaterako, Elantxobetik hurbil daude Ogoñoko kobazuloak; bertatik aritzen gara askotan. Egun eguzkitsuetan, kobazuloetatik ateratzean, Mexikoko zenote batean zaudela ematen du. Argiak beste tonu bat hartzen du ur azpian, leku berezia da benetan. Beste adibide bat: Matxitxako eta Bermeo artean Mina Mani izeneko itsasontzia dago urpean. 1963an hondoratu zen, eta 35 metro egin behar da behera hura ikusteko.
Dena den, nazioarteko parajeetan ere ibilia zara…
Bai. Nazioarteko bidaiak egin ditut ahal izan dudan guztietan. Urpekaritza ikastaroak jaso ditut atzerrian, maisu profesionala izan arte. Indonesia, Thailandia, Filipinak, Sri Lanka, Maldivak, Egipto… Baina duda barik Indonesia bihurtu da nire bigarren etxea. Lagun asko egin ditut, bahasa hizkuntza ikasi, puntatik puntara bidaiatu…. Bost hilabetez Komodo parke naturalean bizitzen ere egon nintzen, Divemaster ikastaroa egiten nuen bitartean.
Urpeko ekosistemaz gain, jakin-min handia sortzen dute mendeetan zehar urak estalitakoek; hondoratutako itsasontziak, objektuak, tenpluak… hiriak ere badira urpean!
Horixe da jakin-min gehien sortzen didana. Urpean gelditu diren gauza guzti horiek gordetzen duten istorioa biziki interesgarria da. Esaterako, zergatik edo zein eratara hondoratu den itsasontzi bat, zenbat pertsona zihoazen barruan edo zer garraiatzen zuen ontziak… Urpean eszenatoki horrekin topo egin aurretik gidak azalpenak ematen ditu. Gero, begi aurrean duzunean galderak zure burura etortzen hasten dira, eta gertatutakoa berreraikitzen saiatzen zara.
Nola deskribatuko zenuke ur azpian egotearen sentsazioa?
Ur azpiko bizitza, koralak eta animaliak nola garatzen diren ikusita berezia sentitzen naiz, perspektiba aldatu eta gainazaleko ohikerietatik isolatzea lortzen dut. Urpeko bizitza benetan bitxia da; dauden forma, kolore eta mugimendu motelengatik badirudi estralurtarren film batetik ateratakoa dela. Geroz eta gehiago ezagutzeko gogoa eta jakin-mina dut. Itsaspeko mundu hori aldatu egiten da munduko txoko desberdinetan; portaera ezberdina du, baina leku guztietan du bere xarma.
Neopreno barruan gozatu bitartean, ziur zerbaitek geldiarazi zaituela behin baino gehiagotan: ozeano eta itsasoetan dauden hondakin eta plastikoek.
Hori da gehien kezkatzen nauena. Bada esaera bat dioena itsasoan amaitzen duela denak, eta hala da. Latak, plastikozko kondarrak… hondakinez beterik daude itsaso eta ozeanoak. Ingurumena zaintzeko beharra dugu, itsasoa ez da zabortegia. Kontzientziazio alorrean asko dugu oraindik egiteko.
Naturarekiko errespetu handia duzue urpekariek. Baina modan dagoen jarduera bat den heinean, zein punturaino eragin diezaieke ekosistemei?
Toki berean urpekaritza jarduera masiboa dagoenean erregulatu egin behar da, itsasoko bizitzari eragingo diolako. Adibidez, duela gutxi Murtzian izan naiz, Cabo de Palos-en, eta natura-erreserbako irteerak mugatuak zituzten. Antolaketa handia dago eta era kontrolatuan egiten dira murgiltzeak. Ohikoena izaten da hori; naturan ahalik eta eragin gutxien izaten saiatzen gara.
Honezkero, irakurleren bati gogoa emango zion urpekaritzan hasteko. Baina poltsiko guztientzako jarduera da?
Ez gara engainatuko: dirua inbertitu behar da hasieran, ikasketan eta materialean, baina edozein kirol praktikatzen hasten zarenean bezalaxe. Pixkanaka, jarduera handitu eta materialen prezioak jaitsi diren heinean, geroz eta eskuragarriagoa da. Dena den, Elantxobeko Bou Nabarra Buceo urpekaritza eskolako lagunekin batera industriari buelta emateko lanean ari gara gu, gozatu nahi duenarentzat ekonomia ez dadin izan harresi bat.
Argi dagoena da beldur batzuk behintzat gainditu egin behar direla aurretik!
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da arnasketa edo entzumen arazorik ez izatea, horiek direlako ariketa hau egiteko erabiliko diren organo nagusiak. Aurreiritzirik gabe eta ideia orokorrik gabe etortzea ere komeni da; bada pentsatzen duenik beldurtuko dela eta gero ez da horrela izaten. Beste batzuek erronka pertsonal gisa hartzen dute. Gehien-gehienetan jendea oso pozik ateratzen da, damutzetik oso urrun. Nik esango nieke: eguneroko arazoak alde batera utzi, erlaxatu, arnasa hartu… eta gozatzera!
“Lur planetaren %70 ura izanik, nola ez zitzaidan piztuko ba geruza horren azpian dagoenarekiko jakin-mina? Duela ia hamar urte egin nuen urpekaritza lehendabizikoz, Mexikon, eta ordutik dena aldatu zen. Ur azpiko bizitza ikusteko modua aldatu zitzaidan. Itsasoarekin bat egiten duzu, ingurunearekin parte hartuz eta errespetatuz. Beste mundu mota bat dugu ur azpian, bitxia eta istorio asko gordetzen dituena. Jende askok ez du altxor hori ezagutzen”.
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
UEFA Europako futbol erakunde nagusiak Israelgo selekzioa eta klubak hark antolatzen dituen txapelketetatik kanporatu ala ez erabakitzeko bozketa egingo du, hainbat hedabidek publikatu duenez, nahiz eta jakinarazpen ofizialik ez dagoen.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Israelgo zazpi jokalariek uko egin diote Sestaoko xake txapelketan jokatzeari, beren parte hartzearen aurka antolatutako protesten ondoren. Antolakuntzak aurretik eskatu zien parte ez hartzeko edota Israelgo banderarik ez erabiltzeko.
Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, "kirola eta politika ez dira nahastu behar" 'koinatuen' esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek... [+]
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]
Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.
Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.