Tira, ea lehenbailehen bukatzen duen; ez dakit zerbait egin behar nukeen kontua azkartzeko. Barrabilak, uzkia, titiburuak…? Zer gustatuko zaio honi?”. Puntu horretan, ligatzeak eskatzen duen espektatiba inbertsio osoa agortuta dago, eta erreklamazio gutun bat bidaltzeko aukeraz pentsatzen ari zara. Amaitzen duenean, sexu-harreman oso bat izan duzu, eta haserre zaude (edo aspertuta). Osoa. Alegia, sartu egin dizula.
Sarketa da beti garrantzitsua, baita epailearen aurrean ere. Bortxatzen bazaituzte ere (eta bizirik ateratzeko bezain lotsagabea izan bazara), sarketek neurtuko dute delituaren larritasuna. Berriki, Laura Freixasen erantzun transfoboetako batean ere horixe irakurri zenuen: baietz, transexualak ere bortxa ditzaketela, baina ez direla, ondorioz, haurdun geldituko. Beraz, zakilkatu egin behar zaituzte (eta ernaltzeko ahalmena eduki). Eta abortua librea eta erosoa den herri honetan (ez?), haurdun gera zaitezkeen edo ez izango da larritasunaren atalasea (edo atalaseetako bat).
"Klitoria, 'señores', klitoria (ez zinen zu oker zeundena). Bestela antzeztu egingo dugu, egin dugu, egiten dugu"
Baina itzul gaitezen plazer ukatuetara. Delitua delituago egiten duen hori bera baita gozamenaren puntu gorentzat jotzen dena. Serio entzun duzu arazoa bagina orgasmoeragileak ez dituzuenok zenutela. Beraz, bagina omen zen zure orgasmoen iturria. Iraganeko aditz denbora erabiltzea optimismo ergel bat da kasu honetan. Izan ere, bere osoa hasi denean (sexu harreman osoa), amaitzen da zure partziala, oso maiz, gaur egun ere. Zuri emango zaizun guztiari “aurretikoak” edo horrelako zerbait esaten diote. Batzuetan konprobatu ere egiten dute behatzaz ea nahikoa lubrifikatuta zauden, edo lan pixka bat gehiago egin behar duten. Hortik aurrera, ekin sexu-harremana osatzeari, osotasunera irits dadin.
Primeran ikasi zenuen preserbatiboak jartzen, punta hatzez zanpatuta airerik ez geratzeko eta bere sexu-harreman osoa zure haurdunaldi edo auskalo zer gaixotasun izan ez dadin. Eta inoiz ezingo duzu pasioaren besoetan itsu murgildu, noski, zuk gogoratu beharko duzulako gomatxoa jartzeaz. Eta sartu gabe ez da geldituko, beraz, adi ibili, denbora guztian, ez baitakizu bat-batean eta aurreabisu nabarmenik gabe gertatuko den. Jarri ondoren ere, erne: sarketa onartu duzunez, preserbatiboa kentzea ere bai, dirudienez. Hori ez omen da bortxaketa bat. Zer inportako zaio horri zure orgasmoa?
Kontuz, baita ere, umea erditu ondorengo sexu-harremanekin, esan dizu ginekologoak. “Osoekin?”, ez dizute, noski, ironia ulertuko. “Kontuz, esan nahi duzu, sarketekin?”. Eta idiota zuk emango duzu. Birjinitatea noiz galdu duzun galdetu dizuten bakoitzean bezala. “Benetan ez duzu ulertzen zer galdetzen ari garen?”. Eta ulertzen duzu, noski: ulertzen duzu “birjinitate”, eta ulertzen duzu “galdu” hori. Eta horregatik beragatik ez duzu ulertzen. “Kontzienteki, zazpi bat urte nituela, burukoarekin”, “Hemezortzi bat hilabete nituela, nire buruarekin, pelutxezko hartzatxo bat begira nuela”… Baina noiz sartu zizuten jakin nahi dute.
Eta partikulartasunak partikulartasun, gibela oin-azpian dagoela sinetsi edo ez, anatomiari jaramon eginez gero, oina ez, eta bagina ere ez: klitoria, señores, klitoria (ez zinen zu oker zeundena). Bestela antzeztu egingo dugu, egin dugu, egiten dugu (ez beti parekoa animatzeko, hurrengo eginkizunekin lehenbailehen hasteko baizik), eta espektatibak lurperatu. Berrogeiak pasata dituzu, ez zenukeen pentsatuko askoz urte gutxiago eta pazientzia handiagoa zenituen garaian, adin honetan zenbait gauza azaldu beharko zenituenik. Heterosexualitatea oso gaizki dago, ordea: aspaldi ikasi zenuen eskuzabaltasuna eta sumisioa bereizten, eta orain, aspertu egiten zara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]