(Besteen) Etxeko leihotik begira

  • Sartzen zara areto handi batean eta badira: besaulkiak, beltzez jantzitako pertsonak sarrerak eskatzen, linternak, urrutian aurkezle bat mikroa eskutan, aspaldiko lagunak pelikula aurretik urtebeteko bizipenak bi minututan laburtu nahian. Argiak itzaltzen dira eta ilunpean, pizten da mundu bat. Baina zuk baduzu jada zure mundua.

Ione Ateneak okupatu zuen etxe baten aurreko biztanleen istorioa berreraiki du 'Los caballos mueren al amanecer' filmean, aurkitutako materialekin lan eginez.
Ione Ateneak okupatu zuen etxe baten aurreko biztanleen istorioa berreraiki du 'Los caballos mueren al amanecer' filmean, aurkitutako materialekin lan eginez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kontua da batzuetan nahastu egiten direla bi mundu horiek, eta are, biak nahas daitezen garrantzitsua dela. Ezin du berdin ikusi doluaren inguruko filma dolu prozesuan dagoenak, ezta amatasunari buruzko pelikula  ama izan berri denak –zinemara joateko astirik badu, eta lokartzen ez bada–, edo Los lunes al sol (León de Aranoa, 2002) langabezian dagoenak. Bakoitzak begiratzen duen kristala, zein koloretakoa den. Punto de Vista jaialdian etxe edo bizi ereduen gaiak atentzioa deitu dit, eta tira, oihartzun horietatik tiraka idatzi dut artikulu hau.

Azora funts putreak bultzatuta etxetik kaleratu zituzten orain gutxi Rosa Mari Arratibel eta Iñaki Setién Donostian. Jaialdiaren erdian gertatu zen, inaugurazio ostean eta klausura baino lehen. Horrek badu bere garrantzia, ikusita zein film ematen ari ziren bertan. Ione Atenearen Los caballos mueren al amanecer (2022), Pawel Łozińskiren Film balkonowy (2021) eta Irati Gorostidi eta Mirari Echávarriren San Simón 62 (2021) lotzen dituen zehar-lerroa da etxebizitzarena eta bizimoduarena.

Atenearen filma artxibo eta formatu ugariz eraikitako lana da. Horietako asko, bereak; beste asko, okupatu zuen etxeko jabe ohienak. Aurretik beste norbaitena izan den etxean sartzen zarenean, presentzien talka dago. Harreman horren topaketan zentratu du iruindarrak obra, Bartzelonako etxe hartan inoiz baino gehiago sumatu baitzuen lehengo biztanleen bizia.

Zuzendaria duela bost urte inguru heldu zen etxe horretara, eta gauzaz gainezka zegoen. Hala kontatzen du filma irekitzen duen off-eko ahotsak. Lehen egunetan lagunak gerturatu zitzaizkion etxea txukuntzera. Toki guztietan zeuden aurretik bertan bizi izan ziren hiru anai-arreben arrastoak, argazkiak, irrati-grabaketak, arropak, artelanak. Antonio, Rosita eta Juanitok oinordekorik gabeko herentzia zabala utzi zuten, eta Ateneak helburu bezala hartu zuen mila piezako puzzleari forma bilatzea. Urte batzuk geroago, film honen bitartez kontatzen dira aurrekoen istorio posibleak, eta jaso dutenarekin oraingoek duten harremana.

Material guztien nahasketak puzzlearen piezak erakusten ditu. Horrela, lineala ez den hari batetik tira eginez aurkezten dizkigu zuzendariak anai-arreba bakoitza, bere burua, toki horrekin gertatzen zaiena, eta gertuko dituzten pertsonen erreakzioak etxe horretan. Mamuek eragin dezaketen irudi morbosoetatik urrun, kontzeptualagoak diren loturak osatzen dira: Rositarena zen pianoaren afinazioa, Antonioren narrazio baten izena daraman filma, edo Juanitok zuen sortzeko gogoaren oinordetza. Etxeko biztanle berriek zaharrekin bizitzeko modua aurkitzen dutenean osatuko da pelikula. Bien bitartean, bi garairen erretratua ere baden lana iradokitzen da: frankismo garaiarekiko erresistentziak  eta egungo disidentziak. Gozatzeko filma.

Pawel Łozińskiren 'Film balkonowy' filmeko fotograma bat.

Sail Ofizialean proiektatu zen Pawel Łozińskiren lana. Film balkonowy Varsovian egindako pelikula da, zuzendariak etxeko balkoitik filmatzen duena. Behean, kalean, era guztietako jendeak egiten du bizia: batzuk lasai dabiltza, beste batzuk presaka, eta beste batzuk helburu jakinik gabe egoten dira. Paseoan seme-alabekin, laneko hitzordura berandu, etxeko bideaz nekatuta edo maskota ateratzen. Bizi-une desberdinetan daude denak, eta nahi, helburu eta xede desberdinak dituzte. Izatearen inguruan, nork badu bere hausnarketa. Zuzendariak bi urte luzez balkoian egindako egonaldia istorio horien bilaketa da, bakoitzak bizitzeko aurkitutako edo galdutako motiboarena.

Kamera, beraz, balkoitik behera begira duela, jendea pasatzen da behetik. Hasieran, zuzendariak dei egiten die, galderak egiten dizkie, eta elkarrekin duten a priorizko harremana agerian gelditzen da. Denbora pasa ahala, ordea, harreman horiek garatu egingo dira, eta batzuk sakondu ere bai. Ustekabeko erantzunak, adierazpen intimoak, hutsalkeriak eta gogoeta filosofikoak entzungo ditugu, baita irain larriren bat ere; eta pertsona batzuek filmean sartu-irtena egiten duten arren, beste batzuk nolabait ezagutzera ere iristen gara. Miguel Zozayak esan bezala, "leku batetik mugitu gabe, hurkoa kameraren bidez ezagutzearen aldeko apustua egin du Film balkonowy-k, kamerari berari esker nolabait ere, agerian utziz zinemak bestearengana hurbiltzeko duen ahalmena".

Irati Gorostidi eta Mirari Echávarriren 'San Simón 62' filmeko irudi bat.

Azkenik, iazko X Filmak programan hautatua izan zen Irati Gorostidik, eta haren zuzendarikide izan den Mirari Echávarrik, San Simón 62 filma aurkeztu zuten. Jaialdia izan da ekoizle urtebeteko epean garatu den proiektuan, eta 1980ko hamarkadan Lizason sortutako Arco Iris komunitatea du objektu. Artista bien amak handik pasatakoak izateak gidatzen ditu zuzendariak beren bilaketan, eta horrela erlazionatzen dira tokiarekin, baita han bizitako pertsonekin ere. Euren amen oroimenez eginiko lana dela argitzen dute hasieran, eta horrek kokatzen ditu haiek filmean, baita gu ere beronen aurrean.

16 milimetrotan filmatutako obra da San Simón 62. Gorostidik eta Echávarrik elkar filmatzen dute tokira iristean, komunitatearen artxiboak ikertzean, edo gutunak irakurtzean. Horretaz gain, herriko jendeari, eta komuna horretan bizitako batzuei galderak egiten dizkiete, elkarrizketa sortu. Pixkanaka, leiho bat irekitzen dute, gaur egundik, atzera begiratzeko. Komunitatearen arrasto gutxi dago herrian, agerian behintzat. Aretora joandako jende andana, ordea, beste zerbaiten adierazle da; asko eta asko Arco Irisetik pasatakoak ziren. Zuzendariek modu oso finean lortzen dute komunitatearen historia kontatu beharrean, haientzako garrantzitsuak diren gatazka jakin batzuk adierazten, baita hipotesiak iradokitzen ere. Filmikoan filmatzeak zailtasun adina estetika ekartzen dio pelikulari, forma bera determinatuz askotan. Zuzendariek sentitzen dutena eta hango biztanleek duten oroitzapena miresmenaren eta arbuioaren artean kokatzen da, ikuspuntu oso interesgarrian.

Uste dut film baten lorpen handiena ikuspuntuaren eragitean datzala; zerbaiti begiratzean beste zerbait desberdina ikustean, edo gauza gehiago ikusteko gogoa piztean. Hiru film hauek badute hori. Ikuskera berri horiekin zer egiten duen, ikuslearen gain dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Gomendioak
Zinemaldiko zortzi film hauek ikusi behar dituzu

Die my love

Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan

Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


2025-09-29 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Zinemaldiko sari banaketa, aretoan eta kalean
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
 Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

'Los domingos'-ek irabazi du Urrezko Maskorra, eta Jose Ramon Soroizek aktore onenaren saria

Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
Jay Kelly
Aktore bakartia

Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
La grazia
Gai konplexuek lanketa konplexua dakarte

Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]


molt lluny
Izan zitekeen, baina ez da

Molt lluny klasiko bat da, barrura begirako klasiko bat. Gerard Oms zuzendariaren lehen obrak beste pelikula askotan ikusi den barne bilaketa proposatzen du: gizon heterosexual oso normatibo batek antsietate dezentekoa du, ez daki zer gertatzen zaion, baina ez dago gustura... [+]


Winter of the Crow
Zikina

Testuinguru historiko, politiko eta sozialik gabea, kasik azalpenik ez... Eskasa iruditu zait oso Donostiako Zinemaldiaren itxiera galako pelikula, The Winter of the Crow

Poloniako Varsovian kokatzen da, 1981eko abenduan. Psikiatra irakasle britainiar bat da... [+]


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
La misteriosa mirada del flamenco
Zaintzaren eta biolentziaren artean

Diego Céspedesek idatzi eta zuzendutako luzemetraia da La misteriosa mirada del flamenco, jendez lepo zegoen Kursaaleko 2. aretoa oso-osorik hunkitu duena. 1980ko hamarkadan kokatzen da, Txileko basamortuan, eta hamaika urteko Lidia gaztea (Tamara Cortés) du... [+]


2025-09-27 | Eneko Atxa Landa
Kota
Eman Oscar bat oilo horri, mesedez!

Ikusi izan ditugu animaliak zineman: txakurrak, tximinoak eta txerriak, esaterako. Baina oilo bat protagonista duen pelikularik nik ez dut ikusi sekulan, behintzat. A priori astakeria dirudi: oiloa baino animalia inespresiboagorik ez zait bururatzen. Hegoak astindu ditzake eta... [+]


Die my love
Erretratu pertsonala

Veneziako Mostran aurkeztu ondotik, Lynne Ramsay zuzendariaren Die my love pelikula Zinemaldian eman dute, Jennifer Lawrence aktoreak Donostia Saria jasoko duenaren aitzakian. Saria eskuratzen gazteena da; 35 urte ditu. Ibilbide handia egin du dagoeneko Lawrencek, eta bere... [+]


Ballad of a Small Player
Arima urratua

Film zoroa da Edward Berger zuzendariaren lan berria: Ballad of a Small Player. Iaz Conclave aurkeztuta, nork esan zezakeen istorio aldrebes honetara egingo zukeela salto?

Badiotsuet, baina, oro har prentsak iritzitakoa baino film hobea iruditu zaidala niri.

Kasinoen mundu... [+]


Ciudad sin sueño
Periferietan periferiena

Ciudad sin sueño pelikula bat da, baina dokumental bat izan zitekeen. Izenak, lekuak, gertaerak; guztiak dira benetakoak. Periferietan periferiena erretratatu du Guillermo Galoe zuzendariak. Madril kanpoaldean dago Cañada Real, Europako asentamendu irregular handiena... [+]


1977-80ko kritiken bilduma
Sarrionandia: "Gauza asko behar genituen garai hartan, eta zineak eman zigun leiho hori"

Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude