Zinegin festibala Hazparnen, euskal zinema denen eskura izan dadin

  • Zinegin euskal zinemaren festibala berriz dator hamalaugarren edizioarekin. Azaroaren 20tik 23ra, lau egunez, hamabi film, bi tailer eta gaualdi bat proposatuko dituzte. Helburu nagusi bat dute antolatzaileek: euskal zinemara heltzeko oztoporik ez izatea.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 04an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal zinema irisgarria izan dadin, ardatz desberdinetatik lantzen dute Zinegin festibaleko antolatzaileek. Zinema sartzeak hiru eurotan dira, eta gaualdi eta tailerrak urririk. Horrez gain, euskarazko azpitituluak izango dira zortzi filmetan, euskarak izan ditzaken kolore desberdinak ez daitezen oztopo izan, euskara ikasten ari direnentzat adibidez. Eta aurtengo berrikuntza, larunbat eta igande arratsaldez, haurtzaindegi bat ere izango dela urririk.

Zinetik eta zineaz ikasteko eta trukatzeko gunea

Larunbat goizez helduentzako Stop Motion tailer bat izango da Adur Larrearekin, eta igande goizean, Argizagi haurrentzako filmaren ondotik animazio tailer bat 7 eta 9 urte arteko haurrei zuzendua. Azpimarratzekoak diren filmetan, Asier Altunaren Karmele film berria estrenaldi gauean izango dela. Musikaren aldetik, Akelarre eta Enarak taldeez edota Lurdes Iriondoz dokumentalak izango dira. Gaualdi bat ere proposatzen dute larunbat gauez Ttattola gaztetxean. Zine-kontzertua Alba taldearekin, kolonialismoari loturiko dokumental batekin, eta ondotik Ke Lepo & Felix Buff eta Panda Valiumen kontzertuak. Camille Chopin-en Bai ala Bai argazki erakusketa azaroaren 16tik 30era ikusgai izango da ere Haritz Barne zine-gelan.

Sartzeak aitzinetik hartzeko Eihartzearen Helloasso gunean atzemango dituzue.


Eguneraketa berriak daude