Eskandalua

Landa aldeko neskak | Edna O’Brien (Itz.: Gema Lopez las Heras) | Erein eta Igela, 2022
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Landa aldeko neskak 1960an idatzi zuen O’Brienek, 30 urte zituenean. Liburu honekin ireki zuen autoreak bere ibilbide literario luzea –30 liburu inguru idatzi zituen–, askoren lehena izan zen Gema Lopez Las Herasek euskarara lehen aldiz ekarri duen hau. Ondo ekarri ere.

Protagonistak beraien artean oso desberdinak diren bi neska dira. Caithleen baserritarra da eta etxeko giroa aita alkoholiko eta biolento batek inposatzen du. Ziurrenik horregatik adierazten du hasieratik bere aske izateko nahia –25.orria: "Kanpora atera nintzen liliak batzera. Harmailetan gelditu nintzen zelaietara begira, eta, betiko moduan, askatasun eta gozamenezko ufada bat sentitu nuen..."–. Baba albaitariaren alaba da eta maiz mespretxuz hitz egiten dio lagunari, harro jokatzen du berarekin. Hala ere, lagunak dira eta liburuan elkarrekin egingo duten bidaia kontatuko zaigu. Komentu batean barneko ikasle gisa sartzen dituzte eta bertatik ateratzeko trikimailuak asmatu beharrean daude.

Espazioek ere berebiziko garrantzia dute liburuan. Hasierako herria txikia da. Denek ezagutzen dute elkar eta moral kolektibo oso zehatza dago ezarrita. Txutxu-mutxuek, esamesek eta aurreiritziek pisu handia dute herrian eta pertsonaien nortasunean. Landa eremua espazio itogarria da bi emakume hauentzat. Komentua irlandar jendartearen zurruntasun erlijiosoaren isla da eta beste behin patriarkatuak emakumeentzat duen rolaren erakusle bihurtzen da espazioa. Hiria, Dublin, askatasunaren sinbolo da, ordea. Aukera berrien espazioa. Gustura irakurri dut hirira alde egiteko hautua egiten duten emakumeen istorio hau, beraien kontzientziak eta argitasunak hasieratik harrapatu bainau.

Landa aldeko neskak eleberri gisa idatzi eta argitaratu zen garai hartan, baina gaur egun badakigu kontakizunak autorearen bizitzako pasarteak dauzkala. Trilogia beste bi liburuk osatzen dute: The lonely girl eta Girls in their married bliss. Garaiko kritikari ez zitzaion proposamena batere gustatu; izan ere eliza katolikoak Irlandan zuen boterea eta emakumeen gaineko kontrol izugarria salatzen du. Herriko apaizak hainbat ale erre zituen plazan eta zentsuratu egin zuten O’Brienen eleberria. Eskandalua sortu zuen… Eta guri gustatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


Herriaren bihotza zabaltzeko giltza

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]


'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Eguneraketa berriak daude