Kamikaze arduratsua


2025eko apirilaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez da euskaraz izan, eta Bilboko Udalak helduentzat dauzkan kultur-jardueren artean, %2,5. Lubaki horietako bat da Bira Kultur Gunea, eta Lutxo Egia lubaki horretako borrokalarietako bat. Bada, Egiak Guardasol gorria testu eszenikoen bilduma argitaratu berri du Susak EHAZErekin apailatzen duen Ganbila bilduman.
 
Protagonistetako batek dioen bezala, “autosuntsiketarako pilotu automatikoa martxan” daukan zibilizazioan bizi gara. Eta guk diogu liburu honek autosuntsiketa horren egoera ezberdinak eszenaratzen dizkigula: Free tour-ek gida turistiko gentrifikatzaile amorratuaren errieta; Hamalau-k suizidioen notario baten hausnarketak; Identitarteak-ek garenaren eztabaida dialektiko surrealista; eta Haren da nire-k Oxtul Aigé alter egoaren komeriak, Harkaitz Canok gidatuta eta Ana Galarragak egiaztatuta. Egiak Canori esaten dion bezala “arteak ezohikoa eskatzen du” eta, baiki, liburu hau ezohikoaren biaje ezin barregarriagoa da.

Halako biajeak dakigun zerbait darakus: guztia da konstrukto bat. Baina urrunago doa: zer gertatuko litzateke dakigun hori serioski hartuko bagenu eta absurdoz eta umorez deseraiki? Horixe da liburuari aurkitu diogun hari eroalea. Adibidez, zalantzan jartzen da bizitza bera ulertzeko daukagun modua eta esaten da “ekintza kamikaze arduratsu” baten baitan bizi garela. Galdetuko da “ez bagara garena, eta ez bagara izan asmo duguna, zer ote gara?”. Eta bukatzeko, Galarragak ebatziko du zera egiaztatu zuela: “Fikzioa egia bezain sinesgarria dela”. Eta behin konstruktoak deseraikita, zer?

Bada, behin deseraikita: Bira. Hau da, kamikazeok arduratsuak izanik, berreraikuntzarako espazioak behar ditugu. Behar ditugu lekuak nor izan nahi dugun entseatzeko. Gure borrokak zeintzuk diren erabakitzeko. Ezinbestean euskaraz arituko diren espazioak behar ditugu Bilbon arduratsuki izango bagara kamikaze.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Gorputzak dio

Kontra

Ane Zubeldia Mangriñá

Susa, 2025

----------------------------------------------------------------------------------

Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]


Kaixo berriro, karis

Beste zerbait

Danele Sarriugarte

Consonni, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------

Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Liburu ktitikak
Bizitzaz eta beste

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025

------------------------------------------------------------------

Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude