Errepublika hobesten dugu, seguruenik, euskal herritar gehienok, baina, orain arte bederen, ezagutzen ditugun errepublikak besteenak dira, eta ez gureak. Frantzian, adibidez, printzipio errepublikarrak omen dira nagusi eta estima handiko, monarkiaren erregimen zaharrean erregeen manupeko hirugarren estatukoak matxinatu eta citoyen izatera iritsi zirenetik. XVIII. mende amaieran gertatu zen hau, eta 1792. urteko iraileko egun batez, monarkia ustela betirako abolitu eta Lehen Errepublika jarri zuten indarrean. Ez zuen, hala ere, luze iraun, Napoleon Bonaparteren agindupeko Inperioa nagusitu baitzen 1804tik aurrera.
Iraultza berria behar izan zuten, 1848koa, Bigarren Errepublika antolatzeko, baina benetan bitxia gertatu zen, presidentetzarako Bonaparteren iloba hautatu baitzuten, eta beronek, leinuaren senari jarraituz, estatu kolpea jo zuen urte gutxitara, inperioa berrezarri eta bere burua enperadore izendatuz.
Hirugarren iraultza batek zabaldu behar izan zion bidea Hirugarren Errepublikari, kasu honetan Komuna deitutako herri-matxinada indartsua izan zen. Hortik sortu zen hirugarrenez errepublika. Nazien inbasioak lurperatu zuen modu ezin gordinagoan.
"Euskal errepublikaren orubea Euskal Herrian bertan dugu,
lurralde osoa hartuta,
eta aliantzak berton gauzatu behar ditugu"
Bigarren Mundu Gerra deitua amaitzean soilik birsortu zen errepublika berriro, laugarrena. Frantzia kolonialistak Indotxinan eta Aljerian jasandako porrotak probokatu zuen laugarren horren amaiera eta estatu kolpe modukoak eraman zuen De Gaulle jenerala agintera.
De Gaullek berak ezarri zituen baldintzak Bosgarren Errepublika jaio zedin, eta horretan dabil gaur egun ere Frantzia, errepublika nominal horren gainetik errejimen presidentzialista izan eta inperio neokolonialetik gehiago daukala jatorriko berdintasun, anaitasun eta askatasun aldarrietatik baino.
Gauza ezaguna da errepublikak errejimen gisa bizitza oso labur eta prekarioa izan duela estatu espainiarraren historian. Bi errepublika-saiakera espainiarrek amaiera benetan triste eta latza izan zuten, bai. Azken diktadorea ohean hil ondoren, hala ere, bazen itxaropena, herritar askoren artean, indar aurrerazaleek berriro ere sistema errepublikanoa sortuko zutela.
Hauteskundeetan goraka zihoan PSOE alderdiak irmoki aldarrikatzen zuen garai batean nortasun errepublikazalea. Gerora, Espainiako Gobernura heldu diren bakoitzean, aldiz, aurretik agindutakoaren kontrara aritu dira beti, eta gaur bertan monarkia erabat ustelduen euskarri sendo bihurtu dira, Espainia barruan zein nazioartean. Azken froga argia, Marokoko erregetza feudal ezin atzerakoiagoari Sánchez presidente progresista omen zenak eskainitako oparia, Saharako errepublika sakrifikatu eta benetako traizio historikoa burutuz. Lehenago ere, errepublika katalanaren aldeko prozesu demokratikoa hondoratzeko eskuin mutur espainiarrarekin bat eginda jokatu zuen, hain zuzen.
Euskal errepublika da guretzat errejimen egokia, zalantzarik gabe. Historiatik eta esperientziatik ikasi beharko dugu zein den horraino heltzeko bide posiblea. Dagoeneko ondorio batzuk atera eta argitzeko moduan gaudela esango nuke. Frantziako eta Espainiako agintariekin, deitura progresista hartzen dutenekin ere, aliantza taktikoak burutzea ez da euskal errepublikarako bidea, bistan denez, kontrako norabidean doa. Euskal errepublikaren orubea Euskal Herrian bertan dugu, lurralde osoa hartuta, eta aliantzak berton gauzatu behar ditugu, printzipio errepublikazale propioak oinarri eta giltzarri direla.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]