Zaila da propaganda olatu erdian Ukrainako gerraren egunerokotasunean gertatzen ari dena aztertzea. Gurean hedabide gehienek hooligan moduko lerrokatze bat egin dute gertakari batzuk anplifikatuz, beste asko isilaraziz eta beste batzuk faltsutuz, histeria kolektiboa sortuz. Errusiaren inbasioa eta gerra salatzea beharrezkoa da, ukrainar herriarekin elkartasuna adieraztea bezala, baina atentzioa ematen du gehiegizko erreakzioak kasu honetan, inoiz tamaina honetako nazioarteko legediaren haustura bat edota agresio gerra bat bizi izan ez bagenitu bezala.
Herrialde batek edo batzuek, erasorik jaso gabe eta NBEko babesik gabe, beste baten kontra egiten dituen erasoen doktrina horretan bi mugarri garrantzitsu izan ziren: 1999an Jugoslaviaren aurka NATOk burutu zuen bonbardaketa eta 2003an AEBek Iraken aurka burutu zuten inbasioa eta gerra. Ondoren gehiago etorri ziren, hildako eta errefuxiatu kopuru handiekin.
Errefuxiatuen harira arriskutsua da zabaltzen ari den moral bikoitza. Mendebaldeko herrialdeetako zenbait telebistatan xenofobia eta arrazakeria azaleratu dira gerren eta errefuxiatuen arteko desberdintasunak justifikatzeko, erasoa jasan dutenen azal, ile eta begi koloreengatik edota zibilizatu graduagatik; ez omen da gauza bera Ukraina edo Irak erasotzea, eta ez omen dira gauza bera Ekialde Hurbileko errefuxiatuak edo ukrainarrak.
"Poloniak argudiatu du Pablok bi pasaporte zituela atxilotu zutenean; antza delitua baita Errusian jaiotzea eta herrialde horretako aita eta pasaportea izatea"
Halere, dena ez da xenofobia kontua. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik NATOk lehen aldiz sentitu du militarki eraso egin diotela. Mendebaldeak Ukraina bere eragin eta kontrolpeko lurralde gisa kontsideratzen baitu. Horregatik Josep Borrellek, EBeko Atzerri eta Segurtasun Politikako goi-ordezkariak, gerra adierazpen baten pareko hitzak bota zituen inbasio hasieran: “Inork ezin du eskatu gatazken konponbide baketsua. Inork ezin ditu erasotzailea eta erasoa jasan duena maila berean jarri. Eta une honetan gure ondoan ez daudenak gogoratuko ditugu”.
Horrek esplikatzen du zergatik hainbeste baliabide jartzen ari garen ukrainar armadaren eskuetan. Munduan eraso egiten dieten asko daude eta ez gaude horiek armatzen, entrenatzen, aholkatzen eta inteligentzia militarreko informazio guztiak partekatzen.
Gerran gaude eta egoera honetan intentsitate baxuko demokraziak sufritu egiten du, adierazpen askatasuna murrizten da eta eskubide zibilak urratu egiten dira. Honen adibideak dira errusofobia olatu berria edo gure lagun Pablo González kazetariak bizi duen egoera. Artikulu hau idazten ari garen unean Pablok hiru aste daramatza atxilotuta Polonian bere abokatuarekin kontakturik izan gabe. Espioi izatea egozten diote, nahiz eta ez duten inolako frogarik aurkeztu. Baina gerra egoeretan denak balio du: Poloniak argudiatu du Pablok bi pasaporte zituela atxilotu zutenean; antza delitua baita Errusian jaiotzea eta herrialde horretako aita eta pasaportea izatea.
Poloniako Gobernuak europar zuzenbide komunitarioa urratu du edozein diktadurak egingo lukeen maila berean eta horren aurrean EAEko ordezkariek eta, bereziki, Estatu espainiarrekoek, jarrera oso epela erakutsi dute. Gerra egoeran daude eta akusazio larri bat tarteko ez dute eskubide zibilen defentsarako gogorik. Imajina dezakezue zein kanpaina mota piztuko litzatekeen antzeko atxiloketa eta eskubide urraketa Poloniak egin beharrean Errusiak egin izan balu? Bitartean, horrelakoetan, Polonian izan, Errusian izan edo beste edonon, pertsona bat hamarnaka egun inkomunikaturik dutenean badaude arrazoi nahikoak bere osasun egoeragatik beldur izateko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]