Zer nahi dute euskaldun hauek baina

Bada marka, ez dakit mundu osoan beste herri bat izango den euskaldunok beste eskaintza eta proposamen politiko jasotzen duenik. Urte batetik bestera, denetatik  eskaintzen digute: autarkia, autonomia, federazioa, konfederazioa, independentzia (light zein heavy), errepublika adjektibo batez edo bestez hornitua, erresuma historiko berpiztua, foru-kontzertu politikoa… zer dakit nik zenbat formula politiko instituzional saldu nahi diguten, gehienetan kanpotik, noizbehinka etxe barrutik. Benetako eskaintzak dira hauek guztiak, ala beherapenen garaiko salgai-hondarrak dira?

Mamirik gabeko bilgarri dotoreak. Hutsa da horien guztien barrua. Kasu bakan batean ere ez baita, orain arte, formula horietako bakoitzaren barruan zer eskaintzen zaigun zehazten. “Guk erabaki”, esan ohi da. Bai, baina zeren inguruan? Zeintzuk dira benetako aukerak?

"Euskaldunok gure nortasuna galtzen badugu, zer gara. Naziotasun inklusiboa eraikitzen lagunduko digun formula politikoa behar dugu, beraz"

Horixe da euskaldunon kezka zehatza gaurko egunean, gure naziotasuna ura eskuko hatzen artean bezala ihesi doala ikusten dugun bitartean. Euskaldunok gure nortasuna galtzen badugu, zer gara. Naziotasun inklusiboa eraikitzen lagunduko digun formula politikoa behar dugu, beraz. Eta aipatu guztien artean, zein da horretara egokitzen dena? Horixe da argi entzun nahi duguna, ez besterik. Eta inork ez digu berau argitzen.

Euskal Herria nazioa da baina, orain arte bederen, nazio nahi eta ezina. Edozein naziok bizi behar badu, oinarrizko baldintzak behar ditu ezinbestean. Giza komunitate partekatua osatu. Lurralde propio zehaztu bat, ez itxia baina bai errespetatua. Elkarbizitza modu egokian antolatzeko moduko polisistema propio egonkortua. Inguruko nazio eta estatuen ezagutza, onarpena eta errespetua. Eta gurean ez gara oraindik oinarri horietara heldu.

Eskaintza eskuzabalak kanpotik egiten dizkiguten horien artean, batzuek etorkizun oparoaren promesa luzatzen digute, baina baldintza zehatzen pean: “Ez apurtu oraingoa, errespetatu estatua dagoen horretan, eta horren barruan nahi duzuen beste autonomia izango duzue, beti ere estatu-nazioaren agindu nagusiak gordeaz”. Baina agindu nagusi horiek dira, hain zuzen ere, euskal naziotasuna desegitera daramatenak. Ikusi, adibide moduan, EAErako hezkuntza lege berriaren inguruan piztu den eztabaidan, euskararen gainean sortu den eztabaida. Euskararentzat murgiltze-sistema ez dute aipatu ere nahi oraingo estatu/status zaleek. Ez omen da “politikoki zuzena” bertoko alderdi instituzionalen iritzian. Beraz, legebiltzarrean ez omen du inork euskararen aldeko murgiltzea defendatuko. Hara! Eta bitartean gazteleran/frantsesean majo “murgiltzen” gaituzte ba euskaldunok ipar-hego! Konstituzio espainiarrak dakarren gaztelera jakiteko agindu hori (“deber de conocer”), ze murgiltze klase demokratiko da, bada? Euskarari berton ez dagokio pareko egoerarik?

Etxean bertan, independentzia edo euskal errepublika konfederala eskaintzen digutenek argitu beharko ligukete bide horretan zer eta nola jokatu behar dugun euskal nazioa osatu eta sendotzeko, ez dakigun gerta, adibidez, errespetu osoz esanda baina, irlandarrei gertatzen ari zaien modura, estatu independente batua lortzeko bidean, nazioa bera galdu eta maizegi lehengo metropoliaren irudiko gertatzen den nitasun gabeko nortasun klonatua suertatzea.

Euskal Errepublika nahi dugu euskaldunok, ene aburuz. Estatu beregaina, baina euskal nazio antolatu demokratikoaren oinarrietan finkatua. Horixe nahi dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude