Halaxe hasten da Un pognon de dingue (Dirutza tzar bat) izenburuko dokumentala (2021, Bioret, Delrue, Fourrage), Warren Buffet estatubatuar milioi askokoaren 2005eko errana gogora ekarriz: “Klase borroka izan, bada, baina nire klasea da, aberatsen klasea, gerla hori eramaten ari dena eta irabazten ari gara”. Erranaldiak iragartzen duenaren biolentzia asumituak ekibalente gutxi izanen ditu Historian, dudarik gabe.
Dokumentalaren ardatza dira kapitalismoaren basakeria eta dirudunek ekonomia eta mugimendu sozialengan nahiz politikoengan duten eragina, monopolioa, alde bakartasuna eta inpunitatea, eta honen parean masaren edo langilegoaren ahulezia eta ezintasuna. Neurri “sozialak” beti dira petatxuak, anekdotikoak eta ororen buru klase nagusiaren zerbitzuko. Gizarte honek ez du gehiago deus gordetzen, ez du deus isiltzen. Alderantziz, badirudi lehia dela, ea zeinek ateraldi borobilena egin, txokanteena, likitsena eta ea zenbateko tartea eskaintzen zaion komunikabideetan. Ez du programarik behar, dagoeneko aurreikusia delako gertatu beharra.
"Aldiz ateraldi nazkagarriek, ideia bihurriek, langileriarekiko mespretxuak, etengabeko mehatxuek, plaza libre dute. Eta komunikabideek badute zer ikusirik bortizkeria horrekin"
Buffeten hitzek, arras deskonplexatu eta bortitzek, oihartzun egiten diete azken bost urteetan Macron presidentearen gisakoen ahotik entzun behar izan direnei. Gogoratzen dugu “soineko ederraren erosteko molderik hoberena, lan egitea da” famatua; irri egin genuen, Fillonek aurreko presidentzialetan eskuratu ator eta soinekoak oroituz. Hastapena zen, 2018an edo. Badira geroztik bestalde: “Lan bat nahi baduzu, aski duzu bidea zeharkatzea”, “langileek gehiago lan egin behar dute, gehiago pagatuak izan gabe” edo “laguntza sozialek sekulako kostua dute, eta jendeek pobre izaten segitzen dute” eskandalizatu eta eskandalagarria, gisa bera “grebalariak, bordela sakatzaile haundiak dira”. Emeki, irriak sartu ziren. Ateraldiz ateraldi, etorkizuna baino, errealitatea begi bistakoa gelditzen zelako, ozenki. Boterean direnek, ahoan bilorik gabe aitor ditzakete haien pentsamoldeak orain, disimulurik eta arriskurik gabe. Macron jesuita ikasle zintzoa ez da lehena holako ateraldiak egiten dituena. Aitzin Sarkozyk zuen maisu maila, zela Rollex, zela Fouquet’s.
2022 hastapen honetan, Frantziako Estatuko hainbat hauteskunderen atarian gaude, bereziki lehendakaritzari begirakoa. Momentuz, hautagai potentzialak trumilka dira, ezker nahiz eskuin. Aldiz ateraldi nazkagarriek, ideia bihurriek, langileriarekiko mespretxuak, etengabeko mehatxuek, plaza libre dute. Eta komunikabideek badute zer ikusirik bortizkeria horrekin. Ordu onetan, leku onak erreserbatzen zaizkie hautagaiei, zeinek bere kuttuna gomita. Nagusi botereduna ardura da dotore, ibilbide espantagarrikoa, ederra (Zemmour kenduta) eta inteligentea. Langilea beti da zikin, inutil eta mentsa.
Udaberri hau, hauteskundeena izanen da. Ez da besterik deus gertatuko, lasai egon zaitezte. Jukutria eta klase herra baizik ez da ikusiko eta gero, gainera, borreroa hautatzera deituko dute, okerren artean hoberena aukeratzera.
Programak, etorkizunari begirako planteamendu berriak, erabaki urratzaileak ez dira ageriko. Nehork ez baititu ala nehork ez baititu galdezkatzen? Auskalo.
Alabaina, zoritxarrez, horren guziaren ikusteko, entzuteko, bizitzeko, hautatzeko eta gero pairatzeko, ordaindu beharra da, zuzenean edo zeharka, gisa batez edo bestez, sosez, denboraz nahiz izerdiz. Eta kostatuko da dirutza animalea, gainera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]