ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Normaltasun 'berria'

Ainhoa Etxaide Amorrortu
2021eko urriaren 17a
(Argazkia: LAB Tubacex-Aceralava)

Tubacexeko akordioaz enpresak egin balorazioan, txintik ez borrokaren balioaz. Buruen ahotan, akordioa ona da Tubacex lehiakorragoa delako orain. Auzia ez zen bideragarritasuna, errentagarritasuna baizik. Langileek arrazoi. Zaharrak berri. Baina gehiago ere esan zuten: Tubacex trantsizio ekologikorako prestatuagoa dagoela akordioari esker.

Ekoizpenaren kostu ekologikoa ez da eztabaidagai izan. Industria oinarri izan duen bailararen etorkizun ekonomiko eta sozialak ekoizpen eredua auzitan jartzea eskatzen duela, ezta ere. Trantsizioaren premiaz hitz egin eta erabakiak hartuko badira, ez da izango Tubacexeko eta gainontzeko multinazionalen errentagarritasuna ziurtatuko duen irtenbidea bilatzeko.

Ez gaitezen okertu, arazoa ez da borroka eredugarri baten ondorioz Tubacexeko batzordeak sinatu duen akordioa. Kapitalak boterea du erabakitzeko guk ordainduko ditugula berak sortzen eta elikatzen dituen krisiak

Enpresak esandakotik, krisi energetikoaren kostuak (ere) langileen bizkar jarriko dituztela iragar liteke. EAJ-PSEren gobernua berekin izan du enpresak helburu horretan, eta hasierako asmoak aldatu arren, lortu du neurri handi batean. Ekoizpen kostuak %18 igo dira urte betean Espainiako Estatuan. Soldatak lau urterako izoztuz, lanaldia luzatuz eta langile kopurua txikituz, langileen gain jarri dira krisi energetikoaren ondorioak.

Ez gaitezen okertu, arazoa ez da borroka eredugarri baten ondorioz Tubacexeko batzordeak sinatu duen akordioa. Kapitalak boterea du erabakitzeko guk ordainduko ditugula berak sortzen eta elikatzen dituen krisiak. Legeak neurrira, politika alde eta gobernuak ondoan edukitzeak ematen dion boterea du krisi honetan ere. Aiaraldean inolako konplexurik gabe borrokatu dira botere hori mugatzeko. Aberastasunaren banaketaz, lanaldiaren murrizketaz, pribatuaren kontrol sozialaz edota ekonomian behar-beharrezkoa den esku-hartze publikoaz konplexurik gabe aritzea, hori ere izango da bidea ezarritako normaltasunari berria deitzen hasteko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Laudio  |  Antikapitalismoa  |  Amurrio

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
Indarkeria matxista bizi duen emakumea kaleratu dute etxetik

Azaroaren 25eko data zeraman Arrigorriagako emakume baten, haren alabaren eta biloben etxe kaleratze aginduak. Batu Elkarlaguntza Sareko kide da emakumea, eta sareak etxe kaleratzea gelditzeko deia egina zuen. Goizean goizetik herritar ugari elkartu da etxe-kaleratzea eragozteko... [+]


2021-11-24 | Uriola.eus
Euskaldunako borrokaldietako zorigaitz hartatik 37 urte

1984an Bilboko ontziola ixtea agindu zuen Felipe González buru zuen Espainiako Gobernuak. Langileek gogor borrokatu zuten beren lanpostuak defendatzeko, eta barrikada arteko egun haietako batean, azaroaren 23an, poliziaren oldarraldi baten ondorioz bihotzekoak jota hil... [+]


3.800 euro jaso dituzte Tubacexeko langileek Cadizen greban dauden beharginentzat

Astearte gauean joan da Tubacexeko langileen talde bat Cadizera eta hango erresistentzia kutxan egingo dute ekarpena.


2021-11-23 | ARGIA
"Lan heriotzen odolustea" salatu dute sindikatuek

Bost eguneko epean hiru langile hil dira Euskal Herrian. Azkena, Bravo Lanak SL enpresako 45 urteko langilea, Portugaleteko bosgarren solairuko estalkitik erorita, erretena konpontzen ari zela. Eraikuntzaren sektoreko lan baldintzez eta administrazioaren erantzukizunaz gogor... [+]


2021-11-22 | Leire Artola Arin
Donostiako hotel bateko langile bat hil da, gaueko txandan ondoezik sentitu ostean

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Barceló Costa Vasca hoteleko 63 urteko harreragilea da hildakoa.


Irakurrienak
ASTEKARIA
2021eko urriaren 17a
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude