Anoetako Gregorio Zuaznabarrek eta Altzoko Fermin Muruak osatzen dute Behieko proiektua. Baserri munduan ari ziren lanean lehenagotik bi abeltzainak eta Gipuzkoan behi-esnea eredu ekologikoan ekoizten lehenetarikoak izan ziren, bakoitza bere aldetik. 2009an, baina, elkartzea eta indarrak batzea erabaki zuten. “Esnekiak elaboratzeko premia ikusten genuen, eta norberak bere aldetik egin beharrean elkartuta errazagoa izanen zela pentsatu genuen”, dio Muruak. Sabekoetxea eraldaketa-gunea martxan jarri eta 2010etik esne pasteurizatua eta jogurta egiten dituzte, eredu txiki eta ekologikoan.
Hogei bat behi eta 22 hektarea belardi ditu Muruak, eta Zuaznabarrek, berriz, zortzi bat behi eta beste hainbeste hektarea. “Ekoizpen ekologikoan aritzeko larre hektarea bakoitzeko gehienez bi behi eduki daitezke”, azaldu du Altzoko abeltzainak. Ekoizpen konbentzionaletik desberdintzen dituen beste faktore bat belardietan pestizida eta herbizidarik ez erabiltzea eta aziendei ematen dizkieten antibiotiko eta medikamentu kopurua dira: “Askoz antibiotiko gutxiago erabiltzen ditugu eredu ekologikoan, horien erabilera maneiuarekin oso lotuta dagoelako: ekoizpen txikietan askoz gutxiago behartzen ditugu behiak, eta horrek errazago egiten du sistema osoa”. Alegia, behiak zenbat eta esplotatuago egon, orduan eta osasun arazo gehiago dituzte.
Larretze sistemari dagokionez, otsailetik abendura bitartean kanpoan izaten dituzte aziendak Behiekoko kideek, eta neguan, eguraldi txarrarekin, hilabete pare batez soilik sartzen dituzte ukuilura. Animalien elikaduran eragin zuzena du horrek: belar freskoa da haien elikaduraren oinarria, eta pentsua sostengu modura soilik erabiltzen dute. Behi arrazetan, tokiko klima eta orografiara hobekien egokitzen direnak dituzte, inguruko gaixotasun eta parasitoei ere erresistenteagoak direnak: “Parda alpinar arrazako behiak eta mestizajeak ditugu batik bat, landa-arrazak; frisiarrak geroz eta gutxiago ditugu”.
Altzoko baserrian, ukuiluan bertan eraiki zuten eraldaketa-gunea, eta bertan esnea pasteurizatzeko eta jogurtak egiteko hiru langile dituzte. Zuaznabarrek astean hirutan eramaten du esnea. “Guk ekoizten dugun esne ia guztia hemen eraldatzen dugu, ez dugu kanpora ia ezer saltzen. Olaberrin Behieko gazta egiten duen beste kideak eramaten du batzuetan, hori bai”, dio. Larretik ontziraino, haien eskutan dago prozesu osoaren kontrola.
Zuzeneko salmenta da Behieko proiektuko kideek lehenesten dutena: dendetan, jatetxeetan, kafetegietan, kontsumo taldeetan… etxez etxeko salmenta ere egiten dute oraindik, eta esnea saltzeko modu zahar hori berriagoekin uztartzen dute; hain zuzen, Tolosan dispentsadorea dute martxan duela zenbait urtetik, eta esnea, yogurtak eta gaztak saltzen dituzte bertan.
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]