LoRa irratia erreferentea da Zürich eta inguruetan. Ia berrogei urte daramatza irrati ez komertzialak eta eleaniztunak, aktibistekin aktibistentzat, migratzaileekin migratzaileentzat, elkartasunetik kartzelan eta asilo zentroetan dauden presoentzat igortzen. LoRa polarizatzailea da, feminista, bere formatuek argi eta garbi boterea zalantzan jartzen dute eta, beraz, ziurrenik iraingarria da Zuricheko Polizia aparatuarentzat. Martxoaren 8an Emakumeen* Borroka Egunaren inguruan egin ziren protestetan, RADIA –LoRako erredakzio feminista– kalera atera zen, bilkuretatik eta manifestazioetatik zuzenean informatzeko eta mikrofonoen bidez emakumeen* aurkako indarkeria matxista salatzen jarraitzeko. Gu kazetari feministak gara eta ikuspegi horrekin informatzen dugu mikrofonoen bidez, kaletik eta estudioetatik.
"‘Ez zait gustatzen zuen irratian egiten duzuena’, polizia batek guri. ‘Eskerrak, hori da gure helburua’,
nik neure buruari"
“Ez zait gustatzen zuen irratian egiten duzuena”, polizia batek guri. “Eskerrak, hori da gure helburua”, nik neure buruari... “Gustu” horren adierazgarri da egun haietan sufritu genuen botere abusua: ‘radiak’, kazetari feministok geure buruari deitzen diogun moduan, ekimenetatik behin eta berriro kanporatzen saiatu ziren. Radia batek emakume kurdu bat galdekatu zuenean Poliziaren aldetik kalean jasaten duten errepresioari buruz , bera ere kontrolatu eta iraindu zuten: ea zer dioen Racial Profiling aipatzen duenean... Polizia talde batek, besoetatik heldu eta airean eraman zuen beste radia bat, neska baten aurkako jipoiaren berri ematen ari zenean... Poliziek ez gintuzten beraien errepresioaren lekuko nahi eta aktiboki gure lana oztopatu zuten, prentsa askatasuna urratuz. Kazetari feministok gizonezko polizien bidez jazartuak, kontrolatuak izan ginen, eta tokian egoteko ahozko debekuak jaso genituen etengabe. Estatu aparatu patriarkalak, gu isilarazi eta otzandu nahi gintuen.
Hurrengo egunetan errepresioak jarraitu zuen; gure lanak ere bai. Suitzan izandako feminizidioaren aurkako ekitaldietan (urte hasieratik bi emakume erailtzen dituzte astero), radioi grabatzea oztopatu ziguten, eta besotik tiraka eraman gintuzten identifikatzera. Poliziaren errepresioaren aurka deituriko manifestazioan ere, mikrofonoekin egin genuen gure protesta, eta poliziak fitxatu eta salaketekin mehatxatu gintuen.
Egitura patriarkal eta arrazistek oraindik ere eragin handia duten gizartean, kazetaritza feminista ezinbestekoa da. Horregatik gure mikrofonoekin ez esanekoak izaten eta ikuspegi feministaz informatzen jarraituko dugu, kontraboterea izaten! Hemen, Euskal Herrian eta edonon!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]