Eta hau eta gero zer?

Lehenago ibilitako bidea hartuko dudan sentsazioa daukat. Gaur idatziko ditudanak aspaldian idatzi nituela eta alperrik ari naizela. Baina, temati halakoa, hemen nago. Pandemia madarikatu honek batzuk aspalditik ezagutzen genituenak agerian utzi ditu. Baina ezertarako balioko al duen da nire galdera. Hain larria izan da egunerokoa bideko zuloak estaltzen gabiltzala oraindik. Baina garbi daukat ipurdi zikinaren gainean, garbitzen saiatu arren, galtzontzilo berberak jartzen baditugu ez dugula ezer konponduko.  Ideia berriak eta neurri berriak beharko dira. Hitz bat ahotik ahora ibili da eta dabil: zaurgarritasuna. Eta garbi geratu da gure arloak abizen hori daramala. Ez naiz zaurgarritasun horren ondorioak banan bana zerrendatzen hasiko, artikulua horretan joango zait eta. Baina zauria ez da tirita batekin konponduko, hori garbi dago. Eta orain arte Betadinea litroka gastatzen gabiltza, baina zertarako? Ikasiko al dugu honetatik guztitik ondorioak ateratzen? Kapazak izango al gara lehenagotik oker zeudenak zuzentzeko? Izango al da gure agintarien aldetik hori egiteko borondaterik? Ikuskizun dago oraingoz.

"Has gaitezen zein Gizarte Segurantza eredu nahi dugun aztertzen. Eta artistok zein trataera izango duten bertan"

Honen guztiaren aurretik mahai gainean zegoen ditxosozko Artistaren Estatutua. Baina hori paper bustia besterik ez zen, garatu beharreko proposamen batzuk soilik. Nagusiki bi adar zituen: Fiskalitatea eta Gizarte Segurantza. Garbi daukat Kultura Saileko langileak motxila bete lan dabiltzala eta ahaleginak egiten dituztela baina beti dago aitzakiaren bat. Dela “hori ditugun hiru Ogasunen ardura da”, dela “hori Lanbide edo Espainiako Gobernuarena”. Zeinen erraz banatzen diren ardurak ezer ez egiteko unean. Eta agian garrantzitsuena, nola neurtuko ditugu denborak egin beharrekoak egiteko? Hilabetetan, urtetan, hamarkadetan…? Eta bitartean gure egoerak berdin jarraituko al du, badakigunean zeinen egoera jasangaitzak sortu dituen? Bere horretan mantenduko ditugu?

Garbi dago gakoetako bat Gizarte Segurantzarena dela. Baina zein da estrategia? Zain egon eskumena jaso arte? Jasoko dugun azkena izango dela jakitun garenean? Apustu egingo nuke espetxeen eskumenari dagokionean ariko direla ereduaren gauzagarritasunaren inguruan hausnartzen eta eredu propioaren bila. Bada, has gaitezen zein Gizarte Segurantza eredu nahi dugun aztertzen. Eta artistok zein trataera izango duten bertan. Badago eta non begiratu Europa berean. Ez gaitezen ahalmena jaso arte itxoiten egon, dagoeneko berandu gabiltza eta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Talenturik behar ez duten lanak

Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]


2025-05-14 | Edu Zelaieta Anta
Gaingiroki

Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Objektu anti-kulturalak

Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


Teknologia
Adimenaren biologiaz

Herriko liburutegian, teknologiaren inguruko espazio ireki batean hartzen dut parte. Aurrekoan, haurrentzako robotika proiektu bat sortzeko Arduino plaka erabiltzen ikasi nahi zuten bi emakume gerturatu ziren, bata programatzailea, bestea ni bezalako kuxkuxeroa. Hirurak jarri... [+]


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Eguneraketa berriak daude