Jaime Rodriguez Salis irundar –orain esango genuke– ekintzailea zendu berri da: Oiasso erromatar museoaren bultzatzailea, edota Remelluri upategiaren sortzailea, zenbat zorion momentu eskaini dizkidan –batez ere azken horrekin, oh, mama; eta asko esatea da hori, ni bezalako erromatarzale batentzat–. Amaren aldetiko aitona zuen Jose Salis, pintorea; ama bera, Dolores, eskultorea; eta aita Luis Rodriguez Gal, Luis de Uranzu, Bidasoako kronikagilea. Haur garaikoak argitaratu zituen 2009an, El niño republicano de Beraun izenekoan. Gaztelaniaz, noski, auzokide, ia kalekide zuen Carlos Blanco Aguinagak bezala –“gure lagunen artean zeuden Luis Salis, alkatearen semea, eta bere lehengusua, Jaime Rodriguez Salis, gaur egunean negoziogile garrantzitsu eta orduko hartan koadrilako mutikorik kokinena”–.

Dena den, esango nuke benetan merezi duena Dolores Salisen liburua dela, Exilios (1936-1945), bizitzari baino –haren hitzetan “una vida vulgar y feliz”–, bizitzea egokitu zitzaion garaiari buruzkoa, 36ko Gerratik Bigarren Mundu Gerrara artekoa, zoriontsua auskalo, baina arruntetik batere ez duena. Laurogei urterekin hasi zen idazten, ikusmenak huts egin, lantzen zuen esmaltea utzi, eta hizki handiko Olivetti batean. Ia hil arte idatzi zuen, 1999an, ehun urte betetzeko hiru hilabete falta zituela: “Zahartzaroa gogaikarria da, baina ez dago zertan izutu. Azkar ibili beharra dut; ezen, nahitaez eskuratutako baretasun honekin, ematen baitu pasatakoa, urrutikoa, argitasun handiagoz ikusten dela”.

Jaime Rodriguez Salisek idatzi zuen haur garaian euskara oso erabilia zela Irunen. Dolores Salisek bazekien. Luis de Uranzuk haurtzaroa pasata galdu zuen. Zer litzateke horiek guztiek euskaraz idatzi izan balute, horiek guztiak euskaraz idatziak izan balira? Jaimeren seme-alabek menperatzen omen dute. Inoiz memoria libururik idaztera animatuko balira, lurralde oso ia birjin bat leukakete aurretik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude