Urruñako erlaitzean hasi eta bertako baserri batean kokatzen da egun Erlaitza eskola. Irakaslerik gabe, bidelagunekin. Hori bera da Maider Aizpurua Cuesta (Irun, 1979). Formakuntzaz irakaslea baina ofizioz bidelaguna, haurren heziketa beste gisa batean burutzen baitute bertan. Askatasunean, errespetuan, bortxarik gabe. Proiektu orokorra ezagutzeko parada eman digu irundarrak. Bera joan den irailean hasi bazen ere, guztiz integratua dago dagoeneko, zoriontsu.
Zer da Erlaitza?
Eskola euskalduna da. 2018ko abenduan sortu zen, hiru familiarekin. Sei umek hasi zuten bidea. Urruñako kanpin batean egin ditu lehen urteak, erlaitzean bertan. Leku zoragarri batean. Orain, aldiz, “Erlaitza berria” deitzen duguna Urruñako baserri batean dago kokatua. Eta jada, epe ttikian, seitik hamasei ume izatera pasa gara. Umeen erritmoa errespetatzen duen zentroa da. Askatasun handiagoa, arreta, presentzia eta entzute aktiboa eskaintzen dizkiegu, leku eder batean. Beraien behar eta nahietatik abiatuta, ikaskuntza integrala eskaintzen diegu. Bi urte eta erdi eta hamaika urte bitarteko haurrekin lan egiten dugu. Nire ametsetako eskola da Erlaitza.
Zerk ezberdintzen du Erlaitza eskola ohikoa den hezkuntza zentro batetik?
Oinarria komunikazio ez-bortitza da. Heldua umearen bidelaguna da bere ibilbidean: ez du epaitzen ezta zigortzen ere. Errespetuzko heziketa aplikatzen dugu. Ezinbestekoa da hori guretzako. Horrez gain, umeek askatasun osoa dute sei urte betetzen dituzten arte. Nahieran, jolas librean aritzen dira. Montessori materiala dugu eta tailerrak proposatzen dizkiegu. Proposatu, diot, ez baitira inposatuak. Sarri haiek berek eskatzen dituzte. Zientzia tailerrak, margoketa, letrak, zenbakiak… Haurrek berezkoa dute kuriositatea. Eta, horrez gainera, naturarekin kontaktu zuzenean egoteko aukera dute. Hau ere ezinbestekoa gure ustez. Sei urtetik goiti, aldiz, Bernard Collot-en hirugarren motako eskolen pedagogia hartzen dugu oinarritzat. Eta haurren interesetik abiaturiko ikasketa prozesua proposatzen dugu. Gurean ume bakoitzak bere proiektu pertsonala du. Bidelagunaren funtzioa proiektu hori burutzen laguntzea da. Berriki, akrobazia ikusgarri bat egiteko gogoa zuen ikasleetako batek. “Nola egin dezakegu?”, galdetu nion berehala, eta orain horren antolaketan ari da. Ikusgarria idazten ari da, marrazkiekin osatzen, nire gorputza baliatzen du entseguetarako eta akrobaziak sortzeko… Horrez gainera lagunak batu zaizkio aurkezle lanak egiteko, beraz, zerbait pertsonala kolektiboa izatera pasa da. Horixe da Erlaitza.
Irakasle ez, bidelagun?
Bidelagunak garelako azken batean. Ondoan gaudelako. Irakasle formakuntza dugu bertako guztiok, baina, noski, formatzen segitzen dugu, beste edozein irakasle bezala. Hezkuntza maite dugunok, haurrekin aritu eta egotea maite dugunok, haurrak laguntzea dugu helburu, beraz, zenbat eta formatuago egon edo zenbat eta gehiago jakin, hobe.
Ekonomikoki eskuragarria al da familia “arruntentzat”?
Erlaitza ez da eskola elitista bat. Kuota aski baxua da. Izan ere, sarri hori leporatzen zaie gisa honetako zentroei. Erlaitzak argi zuen hasieratik eskuragarria izan behar zuela bertan sartzeko xedea zuen familia ororentzat. Eskola legal bat da, hori ere esan behar dut. Frantziako Gobernuak onartua duen eskola da, alegia. Bidelagunak, ordea, ez ditu hark finantzatzen, bertako familien kuotek baizik. Azken batean, ekonomikoki autogestionatzen den eskola bat da eta hori zoragarria da. Baina argi utzi nahi dut bertan gauden familiak jendartea ordezkatzen dugun familiak garela. Ez gara aberatsak. Guk adibidez, nire haurrak ere bertan daudenez, lehentasuntzat jarri dugu. Nahiago dugu besterik baztertu, gure haurrei aukera hau eskainiz.
Hezkuntzan aditu gisa zer diozu nagusi den hezkuntza ereduaz ?
Ohartu nintzen sistemako eskoletan ere egin zitekeela horrelako zerbait, baina oso zaila da. Irakasle bezala prest egon zaitezke, baina talde osoak jarraitu behar zaitu. Eta gehienetan ez da hala izaten, beraz, sekulako pisua gelditzen da zure bizkar. Une hauetan, niretzako behintzat, ezinezkoa da. Ez du merezi. Nahiago dut nire energia Erlaitza proiektura bideratu. Frogatua dago jada hezkuntza-eredu honek ere balio duela, emaitza onak ematen dituela. Maila akademikoaz ardura izaten dute batzuek, baina dudarik ez ukan, haurrak prestatuak ateratzen direla ondoren kolegiora eta DBHra pasatzeko. Sobera gainera. Oso ikasketa prozesu interesgarria da Erlaitzak eskaintzen duena, emaitza akademikoetatik harago. Maitasunean hezten dugu, errespetuan. Etxean jasotzen dute noski, baina zorionez gurean ere. Hezkuntza zentroak emaitza akademikoez gain, ongizatea eskaintzea oso garrantzitsua da.
Zein funtzio betetzen dute gurasoek Erlaitza eskolan?
Gurea bezalako proiektu batean gurasoen konpromisoa oso garrantzitsua da. Arlo pedagogikoaz ari naiz. Ildo berean, zentroarekin batera aritzeko konpromisoa hartzen dute. Horretarako formakuntzak eskaintzen ditugu urtero. Emozioen harrera eta komunikazio ez-bortitza lantzen ditugu besteak beste. Izan ere, Erlaitzan liskarrik dagoenean haurrekin batera jartzen gara bidelagun. Aterabideak haiekin batera bideratzen, adibidez. Eta etxean zigorren bidez aritzen badira ttikia galdu eginen da, ez du deus ulertuko. Eskatzen den konpromiso bat da. Oso erraz eta modu politean parte hartzen dute gainera.
Erlaitza aurkeztu diguzu, baina zer da Erlaitza eskola zuretzako?
Umeen paradisua.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]