Euskarak eta euskaldunok pairatzen dugun hizkuntza-errealitatearen berri ez lukeen norbait harrituko litzateke gure ohitura linguistiko oso zabaldu batekin, aipu gehienak erdaraz esatearekin alegia. Oso fenomeno bitxia da, benetan.
Gauza jakina da euskaldunok diglosia-egoeran bizi izan garela mendetan. Gaur egun ere diglosia oso nabarmena da gure egunerokoan, Ipar zein Hegoaldean. Kontsumitzen ditugun medio, kultura-ekitaldi eta abar gehienak erdarazkoak dira. Ikasi ere gutariko askok erdaraz ikasi genuen, berrogeitaka urtetik gorakook halabeharrez... Ulergarria da, beraz, horrela gertatzea, aipu horietako ia guztiak frantses-espainol erdaretan ezagutu baititugu.
"Euskadi Irratian ohiko kolaboratzaile bati entzunikoa ekarriko dut gogora. Urteberriko Vienako Kontzertuaren kronika ari zen egiten, eta musika-piezen izenburuak gaztelaniaz esan zituen (!!!)"
Ulergarria, beharbada. Ez, ordea, onargarria, nire iritziz. Aipuak jatorrizko hizkuntzan egin behar dira, hots, egileak esan edo idatzi zituen hartan; edo, bestela, norberarenean. Ez du zentzurik hirugarren lengoaia batera itzulita aipatzea, behintzat kultur maila ertaina bide duen eta euskaraz normaltasunez aritzeko gauza den norbaiten kasuan.
Are larriagoa den antzeko zerbait ere egiten dugu: zehatz-mehatz aipu ez diren beste hitz eta esamolde erraz asko ere erdaraz esaten ditugu euskaraz egiterakoan. Esaldi osoak, maiz. Ziur aski, diglosia horrek berorrek sorrarazitako ohitura da hein handian. Baina ohitura hori, utzikeria baino ez da, alferkeria hein osoan.
Egia esan, ez dut ulertzen kultur maila ertaina duten eta euskaraz trebetasun normal batekin aritzeko gauza diren norbaitzuk horiek nola ez diren gai erdaraz entzun edo irakurri ei dituzten kontutxoak euskaraz esateko euskaraz aritu behar dutenean. Larritasun maila ez da bera, noski, lagunen arteko mintzaira informala denean edo testuinguruak eskaturiko maila jasoagoan aritzen direnean, hitzaldi, lezio edo kazetaritza-lan batean kasu.
Adibideak ugariak lirateke. Bat aipatzearren, lehengoan Euskadi Irratian ohiko kolaboratzaile bati entzunikoa ekarriko dut gogora. Urteberriko Vienako Kontzertuaren kronika ari zen egiten, eta musika-piezen izenburuak gaztelaniaz esan zituen (!!!). Zur eta lur geratu nintzen. Uler nezake zaila suertatzea Johann Strauss semearen Schallwellen pieza ezagunaren izena alemanez ahoskatzea esate baterako; baina hain zaila ote zitzaion Soinu Uhinak euskaraz esatea, espainierazko Ondas Sonoras esan beharrean?
Utzikeria, argi eta garbi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]