Ekologismoak larruazala zergatik dauka zuri?

  • Munduaren Hego eta Ekialdeko gizarte eta jendeek nola ikusten ote dute klimaren aldeko gure mobilizazioa, alegia, Europan eta Ipar Amerikan klimaren zoratzearen ondorioek kezkaturik zabaldu den beroaldi soziala? Nola interpretatu behar dugu Greta Thunbergek abiatutako protestak gazteen artean eragindako zirrara, oro har klima larrialdiaren inguruko mugimendua bezala, nagusiki Ipar aberatseko mugen barruan geratu izana? Zertan aldatu beharko lirateke krisi ekologikoaren inguruko argudioak mundu osoak bere egin ditzan, eta nagusiki klimaren zoratzearen ondorioak jada latzenik nozitzen dituzten Hegoaldeko jendeek?


2021eko urtarrilaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hegoaldean sortu eta beren belztasuna aldarrikatzen duten bi intelektual eta akademikoren analisiak ekarri ditugu orriotara. Thierry Amougou ekonomialariak argudiatzen du klimaren larrialdiak, gaur formulatuta dagoen moduan, mendebalde aberatsean formulatu eta zentratutako errelatoa izatean daukala muga. Malcom Ferdinand politologo eta ingeniariak, berriz, azpimarratzen du ekologismoak sorreratik nozitzen duen zama daukala munduan hedatzeko aingura: krisi ekologikoaren sustraian dagoen kolonialismoaren analisiarekin uztartu ez izana.

Egileak: Thierry Amougou eta Sébastien Malo (Malcom Ferdinand)
Itzultzailea: Pello Zubiria Kamino
Azala: Joseba Larratxe Josevisky

Thierry Amougou: Larrialdi ekologikoa, Mendebaldean zentratutako kontakizuna

Malcom Ferdinand: "Mendebaldeko ekologismoa zabaldu da iragan koloniala ahaztearen truke"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!