2020 urte pandemikoan, negazionismo eta negazionista kontzeptuen erabilera biderkatu egin da oso, eta nago kontzeptuaren jatorriaz, esanahiaz eta erabileraz sakontzea merezi duela, batez ere jakiteko zertaz ari garen polemika sortzen denean. Hiztegiak dio negazionismoa dela zientifikoki frogatuta dauden errealitate edo ebidentzia historikoak ukatzea edo ezeztatzea, egitate deseroso bat ekidin edo saihesteko asmoz. Horrela, batzuek juduen edo armenioen holokaustoak ukatu dituzte eta beste batzuek eboluzioaren teoria darwinista, kreazionismoaren defentsa eginez.
Klima aldaketa. Azken hamarkadetan, enpresari, politikari eta zientzialari gutxi batzuek Lur planetaren berotze efektu antropogenikoa ukatu dute. Gure inguruko adibide bat gogoratze arren, 2008an Václav Klausek eta José María Aznarrek, FAES fundazioaren ekitaldi batean Planeta azul, no verde (Planeta urdina, ez berdea) liburua aurkeztu zuten, lehenengoak, Txekiako presidente ohiak, testua idatzita, eta bigarrenak hitzaurrea. Euren aburuz, ekologismoa komunismoaren ondotik datorren totalitarismo berria da eta horregatik klima aldaketaren teoria arriskutsua da, guztiz. Bushek, Trumpek edota ExxonMobil petrolioaren multinazionalak ere negazionismo klimatikoaren aldeko jarrerak babestu dituzte konplexurik gabe, nahiz eta minoritarioak izan.
"Gizadiak bizitzaren erreprodukzioaren mugak eta bizitza bera sostengatzen duten ziklo naturalak errespetatu ezean, kolapsoa ekidinezina da"
Gutxiengoan daude, gaur egun azterketa eta diskurtso zientifikoek inoiz baino gehiago ekologismoaren tesiak berresten dituztelako. Krisi ekologikoa ezin da ukatu Antropozenoaren garaian eta gure zibilizazioak Naturaren mugekin topo egiten du behin eta berriz.
Negazionista nagusiak. COVID-19aren etorrerarekin negazionismoaren agerpena komunikabide eta sare sozialetan nabaria izan da. Baina ikusi dugunez negazionisten artean oso publiko eta eragile desberdinak ageri dira konspirazioaren teoriak erabiltzen, maiz modu kontrajarrian. Aldiz pandemiaren sorburua argitzeko azalpen zientifikorik onena gure espezieak eragindako bioaniztasun krisian oinarritutakoa dela uste dut. Gizadiak bizitzaren erreprodukzioaren mugak eta bizitza bera sostengatzen duten ziklo naturalak errespetatu ezean, kolapsoa ekidinezina da.
Horregatik negazionista nagusiak eta kaltegarrienak, nire iritziz, ez dira “konspiranoikoak”, baizik eta krisi pandemiko hau gertakizun partikular eta isolatu bezala ikusten duten lider politikoak, teknologiaren laguntzarekin soilik (txertoak, digitalizazioa, 5G...) egoera kritiko hau gaindituko dugula diotenak, eta bide batez kontrol soziala, hazkundea eta etekin ekonomikoa bilatzen dituzten korporazioak. Horiek bizitza duina ukatzen dute.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]