Heriotza ona, eta arautua

  • Ohio (AEB), 1906ko urtarrilaren 23a. Estatuko Batzar Orokorretan eutanasiari buruzko lege proiektua aurkeztu zuten. Eutanasia legeztatzeko lehen ahalegina izan zen hura.

(arg.: Jean-Jacques Lagrenée / British)
(arg.: Jean-Jacques Lagrenée / British)

Eutanasia hitza grezieratik dator eta “heriotza ona” esan nahi du. Eta Antzinako Grezian bertan eztabaidagai izan zuten: Sokrates, Platon eta Seneka sufrimendua arindu eta laburtzearen aldekoak ziren, Hipokrates, aldiz, kontrakoa. Baina Aro Modernoan ondo hiltzearen inguruko eztabaida nagusiki  espirituala izan zen; Joan Tartasen Ontsa hiltzeko bidia (1666) dugu horren adibide. XIX. mendean, morfina, kloroformoa eta halako analgesikoak erabiltzen hasi zirenean, eutanasiaren auzia medikuntzara hurbildu zen, eta erakunde legegileetara. Bana Ohioko lehen ahalegin hark ez zuen aurrera egin: aldeko 23 bozka lortu zituen, eta kontrako 79.

Anna S. Hall (1857-1924) izan zen legearen bultzatzaile nagusia. Bera ere sufragista izanik, Maud Ballington Booth eta Lurana Shelton ekintzaileak bildu zituen, eta gutun kanpaina, hitzaldiak… antolatu zituen. Legearen bigarren irakurraldiaren garaian, The New York Times egunkariak barregarri utzi nahi izan zuen ahalegina: “Gozotasun eta inteligentzia femeninoaren ordezkari harrigarri honek adindunen, gaixoen eta zaurituen hilketa legeztatzeko egin duen ahaleginak mediku bakarraren babesa eta beste gutxi batzuen arauz kanpoko berotasuna besterik ez du jaso”.

Nahi gabe, ironia eta gutxiespena albo batera utzita, esaldi horrek bi gako aipatzen zituen: emakumeak eta arautzea. Sufritzen ari ziren gaixoei gizonezkoek egin ohi zizkieten bisita “ofizialak”: apaizek eta, geroz eta gehiago, medikuek. Baina zaintza lanak haien esku egonda, emakumeak, senideak nahiz erizainak, ziren egoeraren zama eraman behar zutenak. Anna Hallen beraren ama gibeleko minbiziak hil zuen, asko eta luze sufritu ondoren, eta horrek eraman zuen alaba eutanasiaren aldeko borrokara.

Eta, arautzeari dagokionez, Ohioko lege proiektuaren asmoa ez zen eutanasia zabaltzea, arautzea baizik. Historian zehar eutanasia praktika ohikoa zela zioten, baina muga etiko oso lausoak zituena. Erabakia guztiz boluntarioa zela eta arreta mediku egokia bermatu nahiz zuten eutanasia legeztatuta.

1996an Oregon (AEB) izan zen eutanasia boluntarioa legeztatu zuen lehen lurraldea. Ñabardurak ñabardura, ez dago ia alderik testu horren eta Anna Hallek 90 urte lehenago bultzatutako legearen artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak... [+]


Eguneraketa berriak daude