Eutanasiaren legea indarrean sartu da Hego Euskal Herrian

  • Espainiako Kongresuak martxoan onartutako legearen arabera, eutanasia eskatzen ahalko dute "gaixotasun larri eta sendaezina" edo "pairamen larri, kroniko eta ezintasun eragile bat" dutenek, horrek haien autonomian eragiten badu, eta "sufrimendu fisiko edo psikiko iraunkor eta jasanezin bat" eragiten badie.

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea plataformaren elkarretaratzea Bilbon / Ecuador Etxea

2021eko ekainaren 25ean - 09:29
Azken eguneraketa: 11:47
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Osasun Ministerioak eta erkidegoek medikuntza protokolo bat adostu dute eutanasia eskatzen duten pazienteen egoera ebaluatzeko irizpideak zehaztuta. Halaber, jardunbide egokirako gida bat lantzen ari dira eta, besteak beste, hiltzen laguntzeko farmakoak gomendatuko dituzte. Nork bere borondatez eta idatziz egin beharko du eskaria, agiria mediku baten aurrean sinatuta, eutanasia aplikatzeko baldintzak eta urratsak jasotzen dituen EITBren dokumentuan irakurri daitekeenez. Derecho a morir plataformak ere luze azaldu du eutanasia nola eskatu.

Besteak beste EAJ, EH Bildu, PSOE eta Unidas Podemos alderdien babesari esker lortu du gehiengoa eutanasiaren aldeko legeak. Eskuina haatik gogor mintzatu da lege honen aurka, eta Konstituzio Auzitegiak esaterako tramiterako onartu du Vox alderdiak jarritako helegitea. PP eta UPN ere aurka agertu dira, baita Hazte Oír edo Abogados Cristianos bezalako erakunde ultrakatolikoak ere.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.