86 urteko emakume bat, lehen eutanasia kasua Euskal Herrian

  • Espainiako Kongresuak martxoan onartu ostean, ekainaren 25ean sartu zen indarrean Eutanasia Legea. Lehen prozedura uztailaren 23an egin zitzaion 86 urteko emakume euskaldun bati. Legea aplikatzen hasi eta hilabete geroago, Osakidetzak beren bizitzarekin modu duinean amaitu nahi duten hamabost pertsona baino gehiagoren eskaerak jaso ditu, El Correo hedabideak azaldu duenez.


2021eko abuztuaren 03an - 09:39
Azken eguneraketa: 11:44

86 urteko emakume bati eustanasia egin diote uztailaren 23an. Euskal Herrian egin den lehen kasua izan da, Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Elkarteko (DHE) Rafa Sal-ek Radio Euskadiri adierazi dionez. Ipar Euskal Herrian eutanasia legez kanpo dagoen arren, Hego Euskal Herrian ekainaren 25ean sartu zen indarrean prozedura arautzen duen legea, Espainiako Kongresuak martxoan onartu ondoren. 

Duintasunez hiltzeko eskubidea erabili duen lehen herritarraren semeak El País hedabideari eskaini dion elkarrizketan azaldu du prozedura era oso egokian garatu dutela profesionalek. “Oso azkarra izan da, zailtasunik gabe, eta oso modu zuzenean eta naturalean egin da. Hotza da, baina, aldi berean, oso humanoa, amaiera oso duina”. Gizonak osasun langileen tratua ere goraipatu du, “hurbila” eta “sentsibilitate handikoa” izan dela adieraziz. Familiak bere etxean egin du prozedura osoa, eta uneoro “babestuta” sentitu direla adierazi dute.

Halere, izapideak egiteko bidea ez da hain erraza izan. 86 urteko emakumeak duela hamarkada bat adierazi zuen bere bizitzarekin amaitzeko nahia, etorkizunean haren bizi baldintzak asko okertuz gero. Semearen esanetan, “ez da erraza horrela hiltzea, baina bera jada ez zegoen bizirik, eta ez zuen egon nahi”. Egoera okertu ondoren, Eutanasia Legea onartzean hasi zituzten izapideak, eta araubideak adierazten duen bezala, 40 eguneko prozedura jarraitu behar izan zuten. 

Eskaera prozesua

Pazienteak “ezin onartukotzat duen eritasuna edo pairamen sendaezina” duenean baino ez da aplikatzen eutanasia. Baldintzak betez gero, eskubidea erabili nahi duen pertsonak familiako medikuari adierazi behar dio eskaria, berarekin elkarrizketa bat izan, eta hamabost egunen buruan, eskaera hori berretsi. Ondoren, ebaluazio batzorde batek eta beste mediku batek onartu beharko dute gaixoaren eutanasia prozedura. Hilabete baino gehiago iraun dezake bideak; 40 egun, gehienez ere.

Osakidetzan hamabost eskaera

Zailtasunak zailtasun, legea aplikatzen hasi direnetik, hamabost eutanasia eskaera baino gehiago jaso ditu Osakidetzak, El Correo hedabidearen arabera. Prozedura garatzeko, osasun zentro publiko zein pribatuetako 2.600 medikuri eta erizaini eman diete formakuntza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak... [+]


Eguneraketa berriak daude