Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren azken egunetan, ama lurra poliki esnatzen hasi baino lehen, goxoki hartu zintuen magalean, betikotasunean. Arinegi joan zara, jubilatu berri, familia, lagun, auzo, batukada eta abarrez aski gozatu gabe.
Baina heriotzari aurrez aurre begiratu zenion hasieratik, zetorrena onartuz, tabuaren gainetik agurtzeko denborari zukua ateraz, azken minutura arte eredugarri, azken segundora arte eskuzabal, ingurukooi bidea oso erraza eginez. Ezin genizun gehiago eskatu, ezin gara zutaz harroago egon, amatxu.
Min biziari eta mendekotasunari beldur zenion. Segur aski zure eskutik joan ziren hainbat senide eta lagunen zaintzan horrenbeste inplikatzeagatik. Elene, Amama, Martita, Karmen, Marisol… doazkie beraiei muxu eta oroitzapen gordeak. Galera horiek argitu zuten hein batean zure-gure bidea.
Lau-bost hilabete izan dira albistea harritzar bat bezala gainera erori zitzaigunetik. Baina zelako adorea eta erresilientzia izan dituzun gaixotasunaren aurrean, ironia, jenio eta burugogorkeria pixka batekin nahastuta, noski. Aupa zu, txapelduna!
Hasieran surrealista iruditzen zitzaidana naturaltasunez hiper-errealista bilakatu dugu. Ze polita izan den zurekin azken bidea lasaitasunez eta goxo egitea: konplexurik gabe, eskela, kartela, gutuna, beila, musika, argazkiak… amaiera elkarlanean antolatzea. Egia esan, ez dut agurtzeko modu ederragorik ikusten orain.
Ze polita izan den zurekin azken bidea lasaitasunez eta goxo egitea: konplexurik gabe, eskela, kartela, gutuna, beila, musika, argazkiak… amaiera elkarlanean antolatzea. Egia esan, ez dut agurtzeko modu ederragorik ikusten orain
Eta Osakidetzari zer esango diogu ba, ama? Denaren gainetik eskerrik asko bihotzez heriotza duinaren bidean konplize izan zaituztegun profesional guztiei, badakigu eutanasiaren gaia ez dela erreza, berriegia agian, baina hor egon zarete, eskutik eskura mina denon artean baretuz.
Hala ere, kale egin dizutenak ere badira. Badakit, hau ez da zure estiloa, beti umila, isila, txikitasunean handia izan zarelako. Baina esan beharra dut eta badoa: bai, zuetaz ari naiz, prebentzioan, lehen arretan, onkologikoan edo psikologian izan badirelako oztopoak, inbertsio eta formakuntza falta, enpatia edo profesionaltasun eza duten pertsonak, arduradunak, programak, sistema puskatua.
Zoritxarrez, ama, ez zara izan lehena ezta azkena izango ere. Amorrua tristurarekin korapilatuta dut egun zail hauetan.
Auzo lotsa ematen dit minbiziaren aurkako elkarteak musu truk eskaintzen dituen hainbat eta hainbat zerbitzuk nola betetzen dituzten gure osasun sistemaren hutsuneak, dramak. Nola heldu gara egoera honetara? Oso eskertuta gauden arren, ez da zilegi pertsona eta erakunde pribatuek finantzatzea gure beharrizanak. Eta hori ere ozen esan beharra dago.
Bestalde, azken asteetan jaso ditugun ehunka mezu, muxu eta besarkada horien igorleei zer esan? Itzela izan dela benetan jasotako maitasun zirimiria. Hunkiturik, zuen berotasunez blai eginda, laguntza eskaintza bakoitzari erantzun bakarra otu zait: segi mesedez amak amestu zuen Euskal Herri feminista eta errebeldea eraikitzen, zaintzen.
Eta bide batez, berandu baino lehen, jarrai dezagun heriotzaz ere mintzatzen, jaiotzarekin batera, ez baita gauza naturalagorik. Sentimenduak askatu, idatzi, marraztu, dantzatu, hanka sartu, laztandu eta ondokoekin gozatu, Edurnek nahiko lukeen bezala.
Agur, sorgin, ilargipean eguzki-lore lagun eta babesle fin. Mafaldak ere ez zaitu ahaztuko!
Urtzi Ugalde, Edurne Ugalde Zubiri aktibistaren semea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]