Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

  • 2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023ko abenduaren 21an - 13:17
Azken eguneraketa: 16:18

Urte eta erdian, beraz, Espainiako Estatuan 363 lagunek izan dute eutanasia bidez hiltzeko eskubidea, Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Hego Euskal Herrian 2022an 59 eskaera egon ziren eta 37ri lagundu zieten hiltzen.

Oro har, hiltzeko laguntza eskatzen duten herritarrak 60 eta 80 urte artekoak dira eta gaixotasun larriak dituzte, bai neurologikoak, bai onkologikoak. Datuen artean, halaber, aipagarria da laguntza hori eskatu zutenen herena eman aurretik hil zela. Hiltzeko laguntza eskatu dutenen artean, bestalde, oso gutxik egiten du atzera.

Eskaeren azterketa erkidego autonomo bakoitzeko Eutanasiaren Berme eta Azterketa Batzordeak bideratzen du, eta ukatutako eskaerak %20 baino gutxiago izan dira orain arte. Hala ere, eskatzaileak beti du batzorde beraren aurrean helegitea jartzeko aukera eta horien herenari azkenean baimena eman zaie.

Eutanasia eskatzen dutenen %14ak bere organoak dohaintzan eman ditu eta horiekin 135 transplante egin dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak... [+]


2021-11-09 | ARGIA
Eutanasiaren aplikazioa aztergai izango duten jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Osasun sailak Erabakiak bizitzaren amaieran jardunaldiak antolatu ditu. Azaroaren 23an Baluarten izango dira eta saio bat herritarrei irekia izango da (izen-ematea zabalik da) eta beste bat profesionalentzat izango da.


Eguneraketa berriak daude