Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

  • Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak "prozesuaren uneren batean" daude, Osasun Sailak jakinarazi duenez. Osasun arloko 5.000 langilek prestakuntza jaso dute.

Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartearen elkarretaratzea, Bilbon. / Argazkia: Ecuador Etxea.

2021eko abenduaren 14an - 09:12
Azken eguneraketa: 10:16

Eutanasiaren Legea martxoan onartu zen Espainiako Kongresuan, eta ekainetik abian dago. Sei hilabete horietan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan guztira 34 eskaera jaso dituzte. Halaxe jakinarazi du abenduaren 13an Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Eusko Legebiltzarreko agerraldian. EAEn hamahiru eskatzaileri hiltzeko laguntza medikoa eman diote. Beste zortzi lagun hil egin dira eutanasia egin aurretik, eta hamahiru eutanasia-prozedura egin dituzte: bati ez diote onartu hiltzeko laguntza, eta gainerako hamabiak "prozeduraren une desberdinetan" daude, Osasun Sailaren hitzetan.

Izan ere, eskatzaileek prozesu luzea gainditu behar dute hiltzeko eskubidea gauzatu arte. Besteak beste, birritan eskatu eta onartu behar diete eutanasia. Horixe da legeak izan duen kritika nagusietako bat; honela mintzatu zitzaion ARGIAri Concha Castells medikua eta EAEko Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartearen presidentea: “Frogatzeko eskatzen duen sufrimendua handiegia da, eta kanpoan uzten ditu gaixotasun mental kroniko larriak, ezarrita baitago bizitzaren azkentzea azkar eragiten duen edo desgaitasun fisikoa dakarren gaitz batek egon behar duela beti tartean”.

Osasun profesionalen harrera

Sagarduik baieztatu du legeak “harrera positiboa” izan duela profesionalen aldetik. Osasun arloko 5.000 langile inguruk hartu dute parte Osakidetzak antolatutako prestakuntza-saioetan. Bertan informazioa jaso dute hiltzeko laguntza medikoa emateko alderdi teknikoei, etikoei eta juridikoei buruz.

Halaber, erregistro bat sortu dute hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozle diren osasun-arloko profesionalena. 188 langile dira egun EAEn, Osakidetzako %1,9. Sagarduiren esanetan, “ez da arazo bat”, kontzientzia-eragozpena dutenen zifra “oso baxua” baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-11-09 | ARGIA
Eutanasiaren aplikazioa aztergai izango duten jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Osasun sailak Erabakiak bizitzaren amaieran jardunaldiak antolatu ditu. Azaroaren 23an Baluarten izango dira eta saio bat herritarrei irekia izango da (izen-ematea zabalik da) eta beste bat profesionalentzat izango da.


2021-10-31 | Unai Brea
Concha Castells. Ez diezagutela heriotza lapurtu
“Eutanasia Legeak frogatzeko eskatzen duen sufrimendua handiegia da”

Ogibidez mediku epidemiologoa da Concha Castells Carrillo (Bilbo, 1960), eta Osasun publikoaren kudeaketan ere jardun du zenbait urtez, zuzendaritza karguetan. Orain dela bost urtetik hona, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartearen presidentea da Euskal Autonomia Erkidegoan... [+]


86 urteko emakume bat, lehen eutanasia kasua Euskal Herrian

Espainiako Kongresuak martxoan onartu ostean, ekainaren 25ean sartu zen indarrean Eutanasia Legea. Lehen prozedura uztailaren 23an egin zitzaion 86 urteko emakume euskaldun bati. Legea aplikatzen hasi eta hilabete geroago, Osakidetzak beren bizitzarekin modu duinean amaitu nahi... [+]


2021-06-25 | ARGIA
Eutanasiaren legea indarrean sartu da Hego Euskal Herrian

Espainiako Kongresuak martxoan onartutako legearen arabera, eutanasia eskatzen ahalko dute "gaixotasun larri eta sendaezina" edo "pairamen larri, kroniko eta ezintasun eragile bat" dutenek, horrek haien autonomian eragiten badu, eta "sufrimendu fisiko... [+]


2021-06-18 | ARGIA
Alain Cocq gaixo larri frantsesak lortu du bere borondatez hiltzea, baina Suitzaraino joanda

Eritasun larri sendaezin batek gaztetatik jotako Alain Cocq famatua egin zen 2020an bi gose-greba egin zituelako, duintasunez hiltzeko eskubidea aldarrikatuz. Bizimodu oso nekeza eduki arren berehala hiltzeko arriskurik ez zuela-eta ukatua zioten eutanasiatua izatea eta, aldiz,... [+]


2021-03-18 | ARGIA
Eutanasia Legea onartu du Espainiako Kongresuak

Hiru hilabete barru argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean legea, eta, behin indarrean jarrita, osasun sistemaren barruan bideratzen ahalko da eutanasia.


2020-12-28 | David Bou
Heriotzarekin bizi

Lerro hauek idazteko unean, hirurogei adineko hil dira dagoeneko Lleidako Fiella-Sant Hospital de Tremp Fundazioaren egoitzan, COVID-19aren agerraldi baten ondorioz. Horrek esan nahi du hilabete eskasean 143 egoiliarren %40 hil direla, Pallars Jussà hiriburuak dituen... [+]


Heriotza ona, eta arautua

Ohio (AEB), 1906ko urtarrilaren 23a. Estatuko Batzar Orokorretan eutanasiari buruzko lege proiektua aurkeztu zuten. Eutanasia legeztatzeko lehen ahalegina izan zen hura.


2020-12-11 | Jone Markuleta
Eutanasia legeak gehiengoaren babesa lortu du Espainiako Kongresuan, PP eta Vox salbu

Eutanasiaren lege proiektuaren aurrekaria onartu du ostegunean Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak, 36 kideetatik 22ren aldeko boto jaso ditu. PPko eta Voxeko ordezkariak izan dira kontra azaldu diren bakarrak.


PODCAST #41 | Oinaze larriak itxaron ezin duenean legea aldatu arte, eutanasia autokudeatua

Arimen egunera hurbildu ahala akordatzen gara bizirik jarraitu nahi arren hildako jendeez; gutxiago, hiltzeko desiratzen egonda bizirautera kondenatuez. Legeek eutanasia legeztatu eta bizi ezin denari suizidioan laguntzea despenalizatu arte itxaron? Eta bestela, nork bere... [+]


Eguneraketa berriak daude