Labar artea eta droga haluzinogenoak

  • Kaliforniako (AEB) Pinwheel Cave kobazuloan Datura wrightii landarearen arrastoak topatu dituzte eta landarearen lorea leizearen hormetan marraztuta ageri da gainera.

(arg.: University Of New Mexico)
(arg.: University Of New Mexico)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Datura espezie horrek, besteak beste, eskopolamina dauka: nerbio-sistemaren depresorea da eta, beraz, efektu psikotropikoak dauzka. Gainera. kobazuloan agertutako arrastoak murtxikatu egin zituztela ondorioztatu dute New Mexikoko unibertsitateko ikerleek.

Labar pinturak dituzten kobazuloetan erritualak egiten zirela eta droga haluzinogenoak kontsumitzen zituztela dioen hipotesiak indarra hartu du azken 30 urteetan eta, orain, hipotesiaren lehen frogak topatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude