Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

  • Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez egina dagoela.

Itsasontzia, eraso egin aurretik.

2025eko irailaren 03an - 10:16
Azken eguneraketa: 13:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donald Trump AEBetako presidenteak asteartean zabaldutako bideoak jakinarazi du: nazioarteko uretan zegoen Venezuelako ontzi bati ustez eraso egin diote eta bertan zeuden 11 pertsonak hil dira. Trumpek berak eman zuen eraso egiteko agindua, bertan zeudenak Tren de Aragua krimen antolatuko taldeko narkotrafikatzaileak zirela “baieztatu” ondoren. Erasoa ustezkoa da, Venezuelako Gobernuak bideoa gezurtatu baitu, Adimen Artifizialarekin eginda dagoela azaldu du, eta AEBetako Gobernuari gezurretan aritzea leporatu dio. Ustezko erasoa, beraz, AEBek nazioarteko uretan duen armadak egin du: 4.000 soldadutik gora bidali ditu Trumpek Venezuelak nazioarteko urekin duen mugara.

Erasoa bi herrialdeen arteko harremanen tentsio gorakada betean heldu da. Azpimarratu behar da nazioarteko uretan gertatu dela, baina Trumpek ez duela jakinarazi zein legeren arabera dagoen baimenduta nazioarteko uretako erasoa. Trumpek bigarren agintaldia hasi zuenetik leporatu dio Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari narkotrafikoarekin harremanak izatea. Madurok akusazioa ukatu du, baina egoera ez da lasaitu. Are, Trumpek aipatutako tropak bidaltzearekin batera, era berean erantzun zion Madurok ere: mugara militarrak bidali ditu, eta boluntarioei eta milizianoei deia zabaldu die batu daitezen, balizko “atzerriko operazio militarrari” aurre egiteko.

Venezuelako Gobernuaren erreakzioek erasoa gezurtatu dute, bideoa Adimen Artifizialez eginda dagoela salatu du, eta gezurretan aritzea leporatu dio AEBetako Gobernuari. Herrialdeen arteko tentsioa goraka ari den momentuan heldu da ustezko erasoa, tentsio militarren gorakadaren aurrean, astelehenean adierazi du Madurok: “Venezuelari eraso egiten badiote, borroka armatua deklaratuko dugu”, esan du astelehenean.

Drogaren aurkako borroka

Trump gobernuan dagoenetik urtebete ere ez da pasatu eta jada AEBetako migratzaileen aurkako neurri ugari hartu ditu. Immigrazio agenteen eskutik atxiloketa masiboak hitzeman zituen, eta kaosa zabaldu zen herrialdean: deportazioak ere izan ziren, El Salvadorko “megakartzelara”. Hain zuzen ere, El Salvadorrera eramandako Venezuelako talde berekoak ziren, Trumpek "terroristatzat" duena: Tren de Aragua.

Azken erasoaren eta bere politiken atzean dagoen arrazoi publikoa drogaren aurkako borroka da. Irail hasierako erasoaren aurretik, abuztuan agindu bat sinatu zuen Trumpek, sekretuan, The New York Times-ek kaleratutakoaren arabera: agindu horrek indarraren erabilera baimentzen zuen, Latinoamerikako kartelen aurka erabiltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Narkotrafikoa
2022-09-30 | ARGIA
Ertzain bat atxilotu dute narkotrafikoarekin lotuta, ez da lehen kasua

Ertzain bat atxilotu dute ostegunean, ustez droga-trafikoan aritzeagatik. Bere etxean 54 kilo kokaina atzeman dituzte. Ez da lehen aldia EAEko poliziako kideak narkotrafikoarekin nahasita harrapatu dituztenak.


2021-07-15 | ARGIA
Peter De Vries kazetari holandarra hil da, kalean tirokatua izan ondoren

Duela egun batzuk kalean tirokatua izan zen Peter De Vries kazetaria, Herbehereetan eta mundu mailan oso ezaguna bere ikerketa kazetaritza lanengatik. Ostegun honetan hil da 64 urterekin. Zenbait iturriren arabera, narkotrafikoarekin lotura duten sareek mehatxaturik zegoen bere... [+]


Zentsuratu ezin izan duten “Fariña” liburuaren egileari arrazoia eman dio Auzitegi Gorenak

Madrilgo Probintzia Auzitegiak, PPko alkate ohi batek narkotrafikoarekin izandako harremanaren berri emateagatik Nacho Carretero galiziarraren "Fariña" liburua bahitzeko agindua eman zuen 2018an. Hiru urte geroago, Auzitegi Gorenak liburuaren egilearen eta... [+]


2020-07-08 | Mikel Eizagirre
Mexikon 2014an desagerrarazitako ikasleetako baten gorpua aurkitu dute, aurreko gobernuaren bertsioa gezurtatuz

Bertsio ofizialaren arabera, 2014ko irailaren 26an udaltzainek 43 gazte atxilotu eta Guerreros Unidos talde kriminaleko kideei entregatu zizkieten. Horiek hil eta gorpuak erraustu zituzten zabortegi batean. Gorpua zabortegitik urrun aurkitu dute ordea.


2020-04-02 | ARGIA
Itsas armada Venezuela ingurura bidali dute AEBek

Narkotrafikoagatik Venezuelako presidente Nicolás Maduroren eta haren gobernuko hainbat kideren aurkako salaketa jarri zuen martxoaren 26an AEBetako Gobernuak. Erabaki horri lotua da itsas armadaren bidaltzea. Donald Trumpen Gobernuaren joera gogor kritikatzen dabil... [+]


2019-12-06 | Z. Oleaga
Ahoztar Zelaieta, El narco-oasis vasco" liburuaren egilea
“Narkotrafikoarentzat gune estrategiko bilakatu da Euskal Herria”

Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak ikerketa lan berria argitaratu du: El narco-oasis vasco. Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política. Hainbat urtez ustelkeria politikoaren inguruan lan egin eta gero, narkotrafikoaren eremura... [+]


‘Fariña’ berriz salgai: liburua bahitzeko agindu zuen auzitegi espainiar berak baimena eman du orain

Madrilgo Probintzia Auzitegiak otsail honetan agindu zuen  Nacho Carretero kazetari galiziarraren Fariña liburua bahitzeko, PPko alkate ohi batek narkotrafikoarekin izandako harremanaren berri ematen zuelako. Ia lau hilabete geroago, epaitegi berak kendu egin du... [+]


‘Fariña’ liburuan agertzen diren euskal izenak: diru-zuriketa, haxix kiloak eta hilketa bat

Zentsura judizialaren erruz, debekatuta dago aurrerantzean Fariña liburua zabaltzea. Baina eskuratzea ez da ezinezkoa. Ezta zaila ere. Bilatzen dakienak dendaren batean ere aurkituko du segur aski –azken finean, koka erostea ere legez kanpokoa da eta, erosi, erosten... [+]


Eguneraketa berriak daude